Tena berriz ere
Halere, zerbait in nahixan, Tena bailaratik iparraldera jarraituz, zapatuan Arremouliteko bailaratik inkurtsio txiki bat itxeko asmotan ginan artousteko lakuan ingurura, ahal bazan, Larribet edo ledormeur alderaino, eta domekan berriz Lurien itxia pentsatzen jun ginan.
Zapatuan, baina, portaletetik iparrera jeisten portaleten aldian elurra oso altu zaola iruditxu, eta portaletera buelta in genduan. Portalet elurrez oso oso ondo dago.
5677
Horrela ba, eskixak jarritxa urten ginan kotxetik eta tenporada haseran in naban bezela, pico canalroyaraino jun, eta aneourainoko kresta osua in genduan.
5695 canalroya tontorretik aneurako ertz osua
5708 Anayet oindiok elurrez lepo, aukerak mila
Buelta motza in jakula, eta egualdixak momentuz aguantatzen zabanez, Gourettera bidian daguan “port aventura”ra jun ginan. Sialako ferrata izena dauka, eta parke tematiko hauetako bat ematen dau, emozio kontrolatua bizitzeko leku aparta!
5724 Sialako desplometan gora
Hona bidian konturatu ginan Aragoien beste elur ez egon arren, muga aldeko ipar aurpegixetan oindiok elur dexente dagola, eta hurrengo eguneko planakin jarraitzia pentsatu genduan, nahiz eta porteo pixkat in biharra euki.
Horrela ba, Lurien itxeko asmoz abantau ginan berriz ere Artousteko Fabreges presara.
Domekan goizo jaiki, eta baso guztixa pasatu ostian, ordu ta larenian jantzi genitxuan eskixak.
Hemendik aurrera igoera konstantia dauka mendi honek, azkenengo metrotan nahiko aldapa eukitzera allatzen dalarik
5740 Lurien atzian
5749 tontorretik palas eta balaitous
Eta horrelako aldapa konstantia daukan mendixak jeitsiera ere tamañakua, ikusgarrixa dauka. Gainera elur gogorra, tarteren batian hautsa eta gero udaberriko elurra hartu genduan jeitsieran. Ezin hobia zauan!!!
Azkenian egualdixak aguantau. Domekarako pixkat eskastu zan arren, aurtengo tenporadan la meteo que vienek asmatu ez daban bigarren astebukaera izan da. Argi dago meteo onenak ere noizipeñetan ez dabela asmatzen.
Momentuz elur pilia dago, eta eurite handiren bat etortzen ezpada udaberri politxa daukagu aurretik
Iruzkinak
Utzi iruzkina: