Suitza errioxarra
Etxetik gertuen egongo dan estaziua izango da seguruenik, eta egun bateko buelta itxeko noizipeñetan hara juten gera. Sekretu askorik ez dauka, ixa beti haizia, ixa beti elurra harrixa bezela, ixa beti san lorenzo (tontorra) tapauta...
Haro pasauta, inguru hau zuri ikusten zan. elur asko egongo zala ematen zaban, baina gerturatu ahala...
Eskixak jantzi eta bi igoera in genitxuan. Bat munduko haize guztixen kontra tontorreraino, eta bigarrena pisten goraino.
Bide erdixa pasata hau zan panoramika. Ez da igarriko, baina gorbeia, anboto, aizkorri, beriain eta abarrak igartzen ziran.
Esanda bezela, munduko haize guztixen kontra San Lorentzo tontorra in, argazkixa atara eta behera ziztu bizixan, tontorrian ez zan giro!!!
beheraino jeitsi, berriz ere fokak jarri eta goruntz. Telesillen bukaerara. Haizia hegotik zabilen gogor, eta iparraldeko gehixena elur gogorrez zaguan, baina baztar batian ikutu gabeko tubo bat ikusi genduan, eta elurran koloriagatik oso ondo zaola ematen zaban. Gora igo eta jeisteko bide hori aukeratu genduan.
eta bai, gerturaketan izotzakin topo in arren, tubuak merezi izan zaban. Elur hauts zentimetro gutxi batzuk zauzkan eta. Luxu bat valdepiedrarako!!!
Eta suitzakin gonbaraketak segitzeko, arratsaldian biharrera jun nintzan. Datorren astian Pierra dala eta egun batzuk jai hartu bihar ditxutenez, alpetan bizi diranek bezela, goizian eskiatzera eta arratsaldian lanera in naban lan pixkat aurreratu nahixan.
Gaur ere biharrian pasau dot eguna. Ondoren,datorren asterako motxila prestatzen hasi naiz.
Meteua begiratu, eta antizikloi handi bat dago Europa erdialdian. Hotz asko eta prezipitazio gutxi aurrikusten da momentuz. Guretzat nahiko albiste ona da hori, jeitsierak elur gogorretan edo udaberri elurretan opari bat dira. Igotzen egun batzutan oso tekniko egongo da ziurrenik, eta neri hori ondo etortzen jata fondista teknikak ataratzeko, eta batez ere, oso seguru egongo da mendixa; beraz, alpinismua, kranponeo asko, arista asko eta euren artian grand monteko arista tokatzia handixa izango zan. Asteko eboluziua ikusi biharko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: