Pierra errepaso txiki bat

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-03-17 20:53

Bai, onez gero aspertuta zaudete hainbeste pierra gora eta behera. Azken hilabetetan pierra esan dudan bakoitzean euro bat ordaindu beharko banu...
Halere errepasotxo bat egin nahiko nuke. Bidixo batzuk atara ditxut web-etik.
1go eguneko bat

" title="
">


2go egunekua

" title="
">


3. egunekua
" title="
">



Egunotan sartu ditxuten testuak ez omen dira ikusi, ea orainguan zorte hobia daukaten, 2. eta 3. egunetako testuok berreskuratuko ditxut:
2.go etapa
Hasera atzoko bera zan, baina gaurkuan Arecheseraino bajau gera dana alpinoko pistatik txusian.
Areches herrixa eskixak eskuan gurutzatu eta lehenengo igoera ere berdin in dogu, oinez. Ondoren eskixak jarri tarte batian eta berriz eskuan, pista batian sartu arte. Hemendik aurrera kilometruak itxen hasi gera desnibel gutxikin. Deslizatu deslizatu eta deslizatu.
Arechesetik lehenengo igoera potentia 1000mtakua zan, eta goixan eñaut eta konpañia zaozen. Ez dakizute zelan eskertzen diran animuak. Ondoren hurrengo bailarara bajau eta berriz ere pista batetik deslizatu deslizatu eta deslizatu. Horrela jun dira gaur kilometruak.
Halako batian goruntz hasi gera Pierra Menta, karrerari izena ematen dion mendixan magaleraino.
Pierra Menta Txindoki, Anboto, Midi d'ossau eta abar bezelako mendi malkartsu bat da, mendi magiko bat hemen inguruko jendiantzat.
Parez pare agur in eta bueltan hasi gera. Ordurako irteeratik bi bailara harutzago gaozen. Ondoren parian beste mendi bat in, kresta politx batetik bukatu,dogu beste euskaldun batzun animo artian eta beherako bidia hasi dogu.
Jeisten ere pistetan sartu, lepua bajatu eta segi eta segi, horrelaxe izan da gaurko eguna.
Baina lasai, pierran ohikua dan bezela azken orduan sorpresatxo bat euki dogu. Arechesetik bueltan berriz ere fokak jarri eta Le Planayraino igo bihar izan gera ixa 3kmtako pista batetik, pista amaiezin batetik!!!! pinaritxo batetik bajau (atzokuan aldian lait, baina bazaukan ere beria) eta azkenian helmugan!!!
35bat km, eta ixa 3000m eman dizkio jendiari azkenian. Neri gabian deskuiduan martxan lagatziarren baterixa gabe geratu jata erlojua. Hemen hartu didan zatixa:
 http://connect.garmin.com/activity/26776345
Bueno, hau karrera objetiboki hartuta, eta gu zer?
Ba atzo lehenengo eguna, hasera ez zan oso ona izan. Leok gaba txarra pasau zaban, nerbixuengatik ero ixa lo in gabe. Gero, urten ordurako leori bastoi bat katiau ziuen eskixan, eta lehenengo aldapatxuan azkenak ginan. Hortzak estutzen hasi ginan, eta zati bat remontau genduan baina gogorregi hastiarren segitxuan postuak galtzen hasi ginan.
Lasai hartzia erabaki genduan, etapa hauek guretzat luziak dira eta, ta horrela azkenian lekutxo bat in genduan tablan bukaeran bada ere!
Gaur berriz, gorputzaldi onakin hasi gera. Lehenengo igoeran bukaerarako, baina, jendia pasatzen hasi jaku. Hortzak estutzeko unia, hurrengo igoeretan gogorrago jun gera, eta atzoko aldian gorputzaldi onakin ikusi gera. Azkenengo enboskadan, baina, luze in jaku bukaera.
Postutan atzo bezela geratu gera, baina etapa luziaua izanda aurrekuak gertuago geratu jakuz gaur, eta horrek poza eman digu. Gainera gaur ere beste bost bikote jausi dira, egunero ari da jendia denboraz kanpo edo arazuekin bukatu ezinik, eta guk momentuz aurrera segitzen dogu.
Atzo irabazi izan bagenu bezela iritsi ginan, eta gaur munduko errekorra in izan bagenu bezela. helmugak ikaragarrixak dira!!!
Bixar Grand Monteko egun magikua. Jada mozketek ez digute bildur askorik ematen, eta gainera bixar jendian babes izugarrixa jasoko dogu, baldin eta gu pasatzen geranian oindiok han badaoz, kar kar kar.
Baina bixar bixarkuak, gaur ere ahaztezinezko eguna izan da.
Benetan, mundu guztiari gomendatuko nioke hona etortzeko. Karreran lasai jun leike, eta bestela ikuslien artian ere badago rekorridua aurretik itxen dabanik. Egunero Gorkak (Suitzan bizi dan Oñatiarrak) gurekin bukatzen ditxu etapak.
Besterik gabe besarkada bat Le Chornaisetik

3.eguna