Metruak, metruak eta metruak
Astebukaera honetan kontatzeko askorik ez! Datorren astebukaeran Altitoy famatua izango da, eta azken aldixan asko entrenatzeko aukerarik euki ez dotenez astebukaera honetan desnibela metatzia zan helburua. Metruak, metruak eta metruak, ez dot besterik in. Zapatuan candanchun egon nintzan, gora eta behera egun guztixa.
Egunan bukaerarako Tobazo bat, bi tuka, eta azkenik hiru tobazo in nitxuan.
Gutxienez eguraldixa esperotakua baino hobia izan zan, eta candanchutik Izaseko bailara ikusi ahal izan naban
Aspeko iparra ere parez pare naukan eta lau lagunek nola igotzen zaben jarraitzeko aukera euki naban. Gero jeitsi ziranian eurekin berbetan eon nintzan, eta baldintza oso onak zaozela komentatu zidaten. Hori inbidia!!!
Eta domekan berriz, Astunen, Karolo, Iruñako lagun batekin juntau, eta honekin parre batzuk botatziaz gain, desnibela akumulau, ez genduan besterik in. Astunen, Truchas bat, bi Raca eta ondoren beste bi truchas jausi ziran, karolori jarraitu ezinik ibili nintzan, bera serie batzuk itxen zabilen ritmo jakin batzutan, eta ni ahal naban bezela atzetik arrastaka.
Hemendik aurrera karrera pila bat datoz bata bestian atzetik. Ia sasoi puntua hartzen hasten naizen, ze bestela..
Iruzkinak
Utzi iruzkina: