Mendiko laisterketak debatean

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-01-26 22:55

Izenburu horrekin idatzi du iritzi artikulo bat Luis Alejos-ek azkenengo pyrenaica-n.

Mendiko eskian laisterketak egiten hasi nintzenean buruan bueltaka neukan ideia bat zen mendiko laisterketen etikotasuna edo agian zilegitasuna ere.

Onartu behar dut Luisek esaten duen gehienarekin ados nagoela. Berak federakuntzaren ikuspuntutik hitz egiten du, EMFren lana ez dela laisterketak antolatzea dio; EMFren helburuak hauek izan beharko lirateke: bizi kalitatea, kapazitazio teknikoa, segurtasun fisikoa edota ingurugiroarekiko errespetua hobetzea. Desio duena pyrenaican finalista egunen irudiek berriz ere preferentzia edukitzea dela.

Baina adibidez, laisterketen inguruko Angel Landaren esaldi hau esaten duenean ez nago ados: “ea nork ikusten dituen Louvreko museoko gela guztiak denbora gutxienean”, korrika mendiaren edertasuna ikusten ez dela erreflejatu nahirik.


Hemen pyrenaica-ko lotura eta hemen antzerako testu bat beste web batean


Ildo beretik, 100milak laisterketa Elgoibartik pasatu behar dela eta, Morkaikoren 2009 urteko gogoeta hau ere ekarri nahi dut berriz.


Morkaikoren 100milak gogoeta


Eta hortik sortu zen/genuen, morkaikoren laguntzaz, baina ez konpromezuz 100 milakeko elgoibarko taldea


Haseran aipatu doten bezela, mendi eskiko laisterketak itxen hasi nintzenean nahiko buruhauste eman ziazen konktu honek. Albo batetik mendizaletasunaren “baloreen” kontra doala pentsa leike, baina nik ez dot horrelakorik pentsatzen.

Bai, egia da dorsala jartzen dogunian danak ematera urtetzen gerala, baina gure artian oso rollo ona dago. Batetik elgoibartik juten geranok furgonetetan moldatzen gera, espazio oso txikixan lagun asko, eta ondo eraman ezian txispak saltotzen dau azkenerako (ondo eramanda ere batzutan saltotzen dau nekiak lagunduta...). Azkenian, ordu asko batera egoten gera eta furgonetan telebista kabitzen ez danez berba asko itxen dogu eta gure arteko harremanak askoz senduaguak itxen dira. Elgoibarko jendian artian bakarrik ez, mundu honetan mobitzen geranon artian beste konplizidade edo adiskidantza bat dago eta desiatzen egoten naiz karreretako jendia ikusteko. Gainera hauekin ere elgoibartarrokin pasatzen jakun gauza bera ikusten dot, danon artian batak bestiari laguntzeko desiatzen egoten gerala.

Karrera hauen berri elgoiBARRENera ematen saiatzen naiz bi helburukin, batetik kirol honen inguruan euskaraz nere burua eta jendia trebatzeko, eta bestetik kirol hau bultzatzeko (blog honen helburua bezela). Saiatzen naiz karreren emaitzak aipatu biharrian karrera hauek daukaten berezitasuna aipatzen, alpinoak dirala, bikoteka elkartasuna bultzatzen dala, egoten dan girua eta abar.

Kirol hau bultzatu nahi dotela diotenian helburu batzungatik izaten da. Eliteko edo konpetizioko kirola bultzatziak bere alde ona badaukala iruditzen jata: buruari buelta gehiago ematen zaizkio nola hobetu, eta azkenian eliteko jende honen aportaziuak gutxien ibiltzen diraneri ere iristen jakuez, adibidez, tech fijazio arinak, pala arina (beste palak ez dago motxilan non sarturik, eta hau konturatu gabe ere eramaten dozu, himalayara ere eramaten hasi omen dira) edo carving erako eskiak eta abar kirolaren eboluziotik etorri ziran eta horrek segurtasuna esan nahi du.

Txapelketetan ibiltziak, gainera, entrenatzeko motibazio bat ematen dit. Eta entrenatuta ibiltzian, askoz gehixo disfrutatzen dot mendixan, fisikuak noraino emango didan pentsatu biharrian nora jun nahi doten pentsatzen dot. Angel Landaren esaldi horren kontra, paisaia gehixo eta agian interesgarrixaguak ikusten ditxutela esan leiket, hau da, konparazio baterako 8 ordu “museoak” ikusten pasa nitzake beste edozein ordu 1 edo 2tan aspertu edo nekatuko litzaken bitxartian.

Konpetizioan erabiltzen ditxugun teknikek segurtasuna ere bermatzen dabe. Mendira jun eta eguraldi txarra edo beste edozein arazo momentu batian suertatuz gero, igotzetik jeitsierako posiziora minutu baten azpitik egiten dogu aldaketa motelenetan ere, eta jeitsierak gelditu gabe egiteko trebezia lantzen dogu.

Segurtasun material minimoa exigitzen digutenez, ohitura daukagu guzti honekin ibiltzeko. Bai igotzian eta baitxa jeistian ere kaskua beti buruan erabiltzen dogu (mendizale gehienek ez dabe igoeran ibiltzen, eta gutxi batzuk jeitsieran ere ez!). Arva, pala eta sonda beti soinean, arropaz, gorako gutxienez hiru kapa eta beherako bi eramaten ditugu beti, guanteak ere bi pare normalean, bigarren foka parea, manta termikoa eta bada ezpadako material minimo bat... pixuan ahalik eta gehixen aurrezten dogu, baina minimotik behera inoiz ere ez!

Eta pixuaz berbetan, material arina eramatiak fatiga gutxio sortzen dabanez, freskoago gabiltza eta honek istripuak gutxitzea ekartzen du.

Halere dana aldekua danik ez dot esango. Karreretan ibiltziak badauka alde aspergarri bat: jun dan astebukaera honetan pasau jatan bezela, mendixan disfrutatzen ibili biharrian, ordu asko eta asko pisten inguruan muino bat igo eta jeisten pasatzen dogu. Eguraldi txarrakin ondo egoten da, segurtasun eremu barruan ibiltziak abantaila daukalako, baina tenporada bukatzen danian kontuak ataratzen hasi, eta ia astebukaerero eskiatzen ibilitxa gutxi aprobetxatutako sentsazioa ematen dit, desnibelean metro asko metatuta bai, baina desnibel horretarako mendi gutxi egin izanaren sentsazioa etortzen jata. Hori bai, karrerak bukatutakoan mendian ibiltzea oso sentsazio polita da, aipatu dudan bezela, egunean bi eta hiru mendi erraz egiten ditugulako batere fortzatu gabe eta paisaiaz eta mendiaz disfrutatzen.


Utzi iruzkina: