Hau da goguekin geratzia!!!
Atzo zapatua printzipioz Cauteretsera juteko asmotan ginan gaurko ibilbidia ikustera, baina emanda zaguan elurjausi arriskua zala eta, Luzeko pistetako Bederet-eko sektorera juteko plana in genduan. Han fokeatzen ibiltzeko leku oso lasai eta seguru bat ezagutzen dogu, eta gainera elur ona aurkitzen dogu beti.
Gorputzari buelta ematen hasi biharra naukan eta horretarako inguru paregabia da hau.
Eskuin-ezker hau ikusten da:
Pont d'espagneko pistetatik Vignemalen tontorreraino
Pisten atzian Pic Ardiden
Pic Long, Pierrefiteko lepoa, Turon, Neouvielle, Espadeseko kresta
Pare parian Hautacam eta atzekaldera Bareges ingurua
Gure paradisua, Bederet eta Pic Viscos artian
eta nola ez, hurrengo egunian karrera izan bihar zan Cauteretseko pistak.
Ikusten dozuten bezela, zerua iluntzen jun zan eurixa hasi arte. Cauteretsera juteko momentua allau zan orduan!
Elurjausi arriskuagatik segurtasun eremuan ingo zala karrera esan ziguten. Segurtasun eremua pistak izaten dira normalian, 1300m positibotako ibilbide bat jarri dute, eta pistetako jendiakin topo ez itxeko goizeko 8etan hasi dira.
Hemen gutxi gora behera ibilbidia
Penakin, baina esanda bezela laisterketan parte hartzia kaltegarrixa izango zalakuan, antolakuntzakueri zeozer lagundu, eta ondoren argazki batzuk ataratzen saiatu naiz. Eurixa ari zaban eta nahiko ilun zaguanez ez dakit ezer nabarituko dan.
Lehenguak tiro bat bezela jun dira. Ikus bidixuan (ezer nabaritzen bada!)
Tobar, gogor dabil, lehenengo euskalduna gaur
Aitor eta Iñaki, leiha gogor baten ondoren hirugarren eta laugarren sailkatu diranak
Xabi, kakatzan montanbaike utziban ta beteranotan lehena!
Lariz eta Erlantz.
Larizek egun txarra euki dau gaur, erdi gaixo hau ere ahal zana ematen. Erlantzek ezteu suerte hobia euki, tiro bat bezela zixela goruntz fijata hautsi eta jeitsi biharra euki dau gero
Fermin MAIXU!!
Aitor y cia erraz, parrezka
Andoni jefe, agurtu ta guzti.
La peña de la greña IUJUUUUUUUUUUU
Ixaka fresko
Txirios sobrau
Moeno motxila handixakin, burua Ax les thermesen ero...
Gaurko elgoibartarrak (gaur baja asko izan gera!!!)
astebukaerako kuadrilla
Goizetik eurixa botaala, urtetzeko pereza ematen zaban. Gainera segurtasun eremuan laisterketa, kronoigoeran antza gehixo zaukan mendi eskiko karrera batena baino. Hauek laisterketan gora sufritxuko zaben, halere, nik ikusten GEHIXO!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: