Gavarnie ingurua
Aurten gutxitan iritsi naiz Gavarniera. Leku eder bezain erosoa da,
kotxetik jartzen dituzu eskiak udazkenetik hasi eta udaberrira arte.
Agian horregatik, urte dexentetan komodina izan delako, aurten gutxitan
joan gara bertara, eta guztietan lasterketen inguruan. Cronotoyren bezperan jendetzatik ihesi joan ginen, eta Derby 3000n
lasterketa egitera. Bietan demaseko hotza, baina oroitzapen oso onak
etorri zitzaizkidan, batez ere munduko kopakoak, nola ez, lehenengo
euskalduna izan bait nintzen bertan!
Astebukaera honetan ere komodina
izan da. Apirilaren erdian egon arren, Maiatzaren erdiko elur
baldintzak daudenez, hau da, elurra altueran bakarrik dagoenez, hasi
dira segurtasunagatik negu guztia itxita egoten diren mendi pistak
zabaltzen.
Balaitousera doan
pista zabaldu zutela enteratu ginen. Halere, aurreko urtean egin
genuenez, aurten Vignemale aldera joateko gogoa geneukan Ossue
bailaratik. Hau Balaitousekoa baino beranduxeago zabaltzen duten arren,
jada bide horren inguruan elurrik geratzen ez denez, zabalik egotea
espero genuen.
Barixaku gabian ballakin parez pare topo genduan. Pentsatuta geneukan B plana Gavarniera joatea izan zan.
Aranek
gaba txarra pasatu zuenez, bakarrik atera nintzen zapatuan, eta
Especieres alderuntz joan nintzen zuzen zuzen. Banekien zer aurkituko
nuen bertan, baina halere, berandutxo zen eta eguzkitan zegoen azken
malda honek atzera bota ninduen
De 2011 Apirila |
Hemendik jeitsi ostean Pic des Tentes igo, egindako ibilbidearen panoramika bat atera eta behera.
De 2011 Apirila |
Demaseko aldea dauka St Andre-Pic Lary inguruak Derby 3000 izan zenetik hona eh?
Goizo behean, domekan zer egin pentsatzen hasi ginen.
Aukerak, hemen bertatik Tallon egitea, edo Heas bailarara pasatu eta handik zer egin pentsatzea zen. Horrela joan ginen haruntza. Lehenik Gloriettes lakura igo eta Tucaroya aldera begiratu genuen, Astazu egiteko asmotan edo.
De 2011 Apirila |
Argazkia atera eta Troumouseko zirku aldera joan ginen. Hemendik Gabiedou egiteko bidea nola zegoen ikusi nahi genuen eta itxura txarra ez zuen arren, jeitsieran pare bat lekutan elur gutxitxo zegoenez eskiak raiatu edo kendu behar genituela ikusi, eta Tallon egitea erabaki genuen, elurrez primeran dago eta
De 2011 Apirila |
Eta horrela joan ginen Komodinera berriz ere, Gavarnieko pistetara. 1900mtara arte igo ginen furgonetan, Tenteseko tontorrera ateratzen den teleaulkiraino. Domekan nahiko goiz atera ginen, eta Tallon Gabietouseko glaziarretik egitea erabaki genuen.
Irudian eskuineko markak jarraitzen Gabietouseko glaziarrera igo ginen.
De 2011 Apirila |
Ordurako makina bat jende zegoen Iparretik eta mendebaldetik igotzen, zoom-ari emanez gero mendebaldeko argazki honetan ikus litekeen bezela.
De 2011 Apirila |
Hori inbidia. Hurrengorako utzi beharko dugu.
Guk gureari jarraituaz, atzean ageri den diagonaletik igo genuen ondoren.
De 2011 Apirila |
Bide hau hartu genuenean, jeitsiera bertatik egingo genuen ez geneukan oso klaru, baina zeharkaldia egin ahala, elurra gogorregia zegoela pentsatu genuen.
Duela urte batzuk, 2005/05/07an Ekarekin Tallon egin ostean bertatik jeitsi ginen, eta orduan berriz egingo ez nuela pentsatu arren, noizean behin har horrek barrua jaten dit, eta aukera dudanean berriz jeisteko desioa etortzen zait, baina orduan elurra hobexeago zegoelakoan nago, nahiz eta alde askorik ez izan.
De 2011 Apirila |
Tontorreraino igo ginen eta bertako bistetaz disfrutatu. Hemen goian igartzen da ez dela maiatza, elur dexente geratzen bait da oraindik. Parez pare genuen Perdido eta Escupidera famatua
De 2011 Apirila |
Panoramikeri bizioa hartu diodan honetan, Soum des Salettesetik Marboreraino ere atera nuen bat
De 2011 Apirila |
Beherako bidea Roland-eko arrailetik egitea erabaki genuen. Leku hau ere magikoa da, zalantzarik gabe! Irudietan ezin da bere edertasuna ikusi, tartetik pasatzeak sortzen duen sentsazioa.
De 2011 Apirila |
Sarradetseko aterpea atzean utzi eta Tallonen iparraren azpitik igaro ginen berriz
De 2011 Apirila |
Eta hurrengo aste santuan zer egin galdetu didate batzuk. Nola asmatu? Aurten elurra badago, eta altueran pila bat oraindik, baina ni ez naiz akordatzen horrelako elurrik aurkitu dotenik. Astebukaera honetan baldintza oso onak egon dira, gabez ondo hoztu du eta egunez eguraldi ona egin du, baina aste honetan berriz ere beroa omen dator. Leku askotan elurra hori horia dago beroarengatik, eta kriston elurjausiak ikusten dira haitz lerroen azpian, azpiko elur zuria bistan lagatzen dabelarik.
Elurrak jasan daban tenperatura beruek demaseko kanalak sortu ditxue, eta elurra gogortzerakuan kanal hauek oso deseroso egiten dabe eskiatzia. Halere, esanda bezela, oindiok apirilian gaoz, eta eskixak jartzeko orduan maiatzeko baldintzak egon arren, tontorretan apirilian gaozela nabarmena da.
Ez nuke ondorio bat jartzen asmatuko, izan ere, elurra oso desberdin banatuta dagolakuan nago, halere, hemen ingurutik argazki batzuk atara nitxuan astesantua planeatzen ari dan jendian pentsauaz:
Gavarnie herrixan ikusi leikezue maila batetik gora elur dexente dagola
De 2011 Apirila |
Otal-Ara inguruan eskiada politxa dago oraindik Bujaruelo ingurutik
De 2011 Apirila |
Tallon aldia zer esanik ez!
De 2011 Apirila |
Eta hau bezelako tenporada bukaera bati ginda jartzeko aspaldi gordeta daukaten mendebaldeko orientaziua daukan Cambieileko tubua
De 2011 Apirila |
Itxen dozuen plana inda ere, ondo pasa aste santua. Gu alpeetatik bueltan berriz ere egongo gera zuekin, Dufour-eko eta Mezzalamako abenturak kontatzeko prest!
Maiatzera arte onddo izan (edo ziza, urtaroarekin bat)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: