Euskal Herrira bueltan

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-09-22 19:06

Bueltako bidaian demaseko berua pasatu genduan. Hurrengo egunerako berriz ere berua iragarritxa zaguanez, oporrekin bukatzeko, etxera joateko perezaz Mutrikura jun ginan lotara.
Goizian jaiki, eta bañu eta bañu artian, bizikletaz Natxituaraino jun ginan.

Ondoren, Elgoibarko jaiak etorri ziran. Parranda askorik bota ez banaban ere, bizikletan ibili biharra naukan, izan ere, hurrengo astebukaeran Isaban egiten dan Larra-Larraine proba zikloturistan izena emanda geneukan eta proba hau bere mendateengatik da ezaguna, beraz, ajia pasatzeko, Azurki eta Upaigoitxi izan ziran nere ixa eguneroko menua, eta azkenian iritsi zan eguna.

De 2011 Iraila
Martxan, bi ibilbide zauden aukeran, bata luzea, eta bestea are luzeagoa. Guk, nere lehenengo aldia zenez luzea egiteko eman genduan izena. Isabatik hasi, eta Belaguatik San Martingo harritik pasatu, Santa grazira jeitsi eta Larrainetik Uthurzehetako Lepora igo ondoren, Abodiko pistetatik ia Otsagiraino jeitsita, berriz ere Isabara bueltatzia zan ibilbidia
Aran eta Miren makina hauekin jun nintzan ni, eta han txabolakin juntau ginan. Aparte urten baginan ere, azkenian danok antzera xamar bukatu genduan, badakizue, dios los cria y el viento los amontona.
Honetatik ere sari eta guzti etorri ginan (beti bezela, bestien sarixekin).
Nere lehenengo zikloturista martxa zanez, bideo bat egin dot.

http://www.youtube.com/watch?v=D9_U-pv46rg&feature=player_embedded

Bixamunian, pixka bat eskalatzeko gogua zaukagun. Zuriza aldera pasatzia pentsatu genduan, eta han Zorionen web-etik ateratako bide bat egitia zaukagun helburu. Azkenian eguraldi txarra etorriko zala pentsauaz, Ezkaurre ESMINU biatik egitia pentsatu genduan, Txiriosekin egina bait neukan, eta horrelakoetan bada ezpada hobe leku ezagunera joatia. Baina gaba guztixa eurixa bota eta bota entzun ostian, oinez tontorra egin eta buelta besterik ez genduan egin.
Halere, disfrutatu genduan egunakin!

De 2011 Iraila


Utzi iruzkina: