Eta oin ze?
Negua bukatuta, eskixak zintzilikauta, argizarixa eman eta gordeta daoz garajian.
Batek baino gehixok galdetu dia, eta oin zer piru?
Ba argi dago udan hemen eskiatzia gaitza dagola. Beste zeozer asmau biharko dogu.
Trabesiako
eskixak probau nitxunetik, udan adibidez piriniotara ibilaldi bat
itxera jutiak ez nau hainbeste erakartzen. Izan ere, neguan eta udan
edozein mendi ixotziak gozamen eta denbora bera ematen dian arren,
jeistian demaseko aldia dago, denbora gutxixan eta asko disfrutatzen
bajatzen dogulako neguan.
Gainera, neguan hainbeste km atzera eta
aurrera in ostian deskantzu bat ere bihar izaten dot. Halere, azarora
arte alpinismua itxia ez dot deskartatzen; alpinismoko bide erretzek
tiratzen didate orain, txindokiko kresta, midi, balaitous, urriellu
mitikuenak aipatziarren; sokak erabiliz emozio pixkat dauken mendixak.
Uda
partian itsasua ere asko gustatzen jata. aurten inoiz baino alperrago
nabil, onuzkero urpera edo surf itxera dexente junda nauan aurreko
urtetan. Ia aste honetan bertan hasera ematen dioten.
Eta itsasuan
ezpada, badaoz beste gauza batzuk. Beti gustau izan jataz oreka
mantendu bihar dian kirolak, mendixakin ero naturakin zerikusixa
daukenak, eta gainera astokillo sena ataratzen didatenak. mendikleta
ere horietako bat da. Aurten bizpairu aldiz besterik enaiz bizikletan
urten, momentuz. Hemendik aurrera hasi biharko gera lan horretan ere.
Halere, oindiok mendixakin, dorsalekin eta sasoi puntuakin ez ditxut harremanak guztiz eten.
Aurreko asteko domekan Eibarren izan ginan. Eduk eta lagunek antolatzen zaben galdaramiñora igoera itxera jun nintzan.
Aspalditxik
naukan mendiko laisterketaren bat itxeko gogua, eta proba hau aproposa
zala iruditxu jatan. Eduk esan zianez, lagunartian izaten da proba,
gainera motza eta politxa beintxandu jatan, nahiz eta beti bezela
pixkat sufritxu genduan.
Hauek laisterketan nundik norakuak
Eibarko Urki auzotik urtetzen zan (161m) galdaramiñoko tontorreraino (654) eta Umbeko bidetik buelta Urkira.
Ixa
8kmtako ibilbidia, igoera ez oso regularra, zati pikoekin, baina
pistatik ere zati askorekin eta jeitisera ere berdin. Lehenengo
laisterketa izateko oso politxa!!!
De Galdaramiño |
hemen edun blogian kontakizuna eta argazki batzuk.
http://mendilasterketa.blogspot.com/2010/06/joseba-altuna-eta-pilar-arriola.html
Mila esker Edu!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: