Errexil
Jun zan astebukaeran Andres Regilen omenez itxen dan laisterketan egon ginan. Oso karrera berezixa da, picosen itxen dan jendetsuena izango da eta parte hartzailien ikuspuntutik oso herrikoia da.
Berezixa da baitxa ere antolatzailiak Regil alpinista famosuan ondorenguak diralako, eta gainera sari potolua, Regil garaikurra ez dau lehenak eramaten, baizik eta balore batzuk demostratzen ditxuan jendiari ematen jako.
Guk ez daukagu Picoseruntz juteko ohitxura gehixegirik, mendikate bezela pirinioak baino ikusgarrixagua dan arren neretzat, eguraldi ez egonkorrak aprobetxatzeko gaitzagua bihurtzen dau. Gainera kostatik hain gertu egotian elurran kalitatia ere heziagua da.
Halere, urtero oso pozik juten naiz Potes aldera, gazta erosi eta pote batzuk hartzera, izenak berak dion bezela.
Zapatuan bikotekako proba jokatu zan. Aurreko urtian lehengusuakin parte hartu naban arren, aurten Larizekin eman naban izena. Pierratik bueltau berri, ez nakixan jada rekuperauta egongo nintzan ze gainera astian zihar ere lan eta lan ibili nintzan entrenatzeko denboraripe.
Fuente De-tik kablez igotzen gera eta aurten zapatuan bikotekako proba eta domekan kronoigoera in genduan.
Eguraldi eta elur baldintzak zirala eta, zapatuko irteera berandu jarri zaben, eta kablian igotzeko turistak sartu ziran eskiatzailion artian. Gu gora allau ordurako 20ta piku minutu lehenago emanda zaguan irteera, eta arrapataka urten ginan ez berotzeko ezta beste ezertarako denborarik ere euki ez genduala.
Laisterketa oso motza izan zan. Lehenengo igoera ixa zuzen cabaña veronia-raino zan, ondoren jeitsiera labur bat, beste igoera ez oso luze bat oinezko pasabide batekin, beste jeitsiera oso labur bat, igoeratxo batekin eta azken jeitsieran aurrian geunden konturatu orduko. 800m inguruko desnibela eman zigun erlojuak.
Pena bat, hain ibilbide luzian ez genduan postuak rekuperatzeko denbora askorik euki. Halere, gure kategoriako 10. bikotia izatia lortu genduan. Larizek hartu zaban denboran arabera kategoriako lehenego 3 bikotietan sartuko ginan, eta karrerako 5 aurrenen artian, ze esan biharra dago beteranotan seniorretan baino maila hobia dagola ixa ixa.
Iritsi ginanerako irteera emanda zaguala ikustia ez zan xamurra izan. Atzetik urten eta jendia aurreratzia ez zan goxuagua izan, baina danetan txarrena, mundillo honetako lagunen adarjotzia izan zan zalantza gabe, ta ikusitxa ze kabroiak diran, betirako mito bihurtuko dabe zapatukua!!!
Bixamunian berriz, kronoigoerari aurre in bihar izan ginon. Berriz ere gauza bera ez pasatzeko gaba goixan pasatzia ere pentsau genduan arren, hurrengo goizian bizkortxuo ibili ginan eta urteerara ondo allau ginan, pentsa, aspaldiko partez berotzeko astixa ere hartu genduan.
kronoigoera bezperako bidetik Cabaña Veroniaraino zan, 500m positibo eta 4 kmtakua zan. luze, oso luze in jatan neri, baina tira hori ere in genduan.
3000mtako karrerak itxetik 500 edo 800 mtako karrera bat itxera izugarrizko
aldia dago, ez dauka batere zer ikusirik. Halere, oso ondo ez, baina
gaizki ere ez nintzan ikusi eta horrekin konformatu bihar.
Eta ondoren jeisteko, kablia hartu biharrian, bertako baztarrak ondo ezagutzen ditxuan gaizkari esker kanal ikusgarri batetik jeitsi ginan. hori zan hori aldapa!!! destrepetxoren bat ere in bihar izan genduan, eta azkenian, eski berrixeri arrastaratxoren bat ere in ondoren eskixak bizkarrian hartu eta allau ginan behera.
Laisterketen sasoia bukatu xamar dago jada. Oindiok karrera gutxi batzuk geratzen diran arren, ez dakit aurtengoz berriz ere dortsalik jantziko doten eskixen gainian, alpinismua itxeko irrikitan ere banago eta.
Tenporada oso laburra izan da. Lana dala eta entrenatzeko ez dot aurreko urtetan hartu doten denboran erdixa erez hartu, egutegixan karrerek ere ez didate sasoi puntua hartzen lagundu, altitoyra nahiko berde iritsi nintzan eta ondoren ere ez dot sasoi puntua hartu!
Igual pierra buruan naukalako bolumen asko in dot, baina kalidadia itxia faltau jata, eta hori kronuetan eta hemengo karreretan asko igartzen da.
Halere, hemendik aurrera badago zer egin; mendi eskixaz, paisajiez eta lagunez disfrutatzeko garaixa dator oiñ, goizetan elur gogorra, jeitsierak udaberriko elurretan, ordu askotako pateuak, krestak, 3000ko tontorrak... eguraldixak laguntzen badeu behintzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: