Elur bila ala elurretatik ihesi?
Gorputzari kontra in bihar jakola esaten da, ura eskatzen dabanian ardaua eman, eta ardaua eskatzen dabanian ura. Gu ere sarri uran kontran ibiltzen geran sentsaziua eukitzen dot. Astebukaera honetan hemen urtetan gogoratzen ez dan elurtia laga eta candanchu alderuntz jun ginan.
Halere, behin altsasu pasatuta ez zaguan hainbeste elur. Candanchu aldian 15bat zm botako zitxuan. Hori bai, in daban hotzakin oso oso kalitate oneko elurra!!!
Zapaturako eguraldi txarra iragarritxa zaguan eta Somportera jutia erabaki genduan iraupen eski pixkat itxera. Somporteko pistak tenporala eta haize handixa dabilenian ondo babestuta egoten dira, eta ez hori bakarrik, kuadro bikaina geratzen da bertako basuan.
somporteko pistetan, zapatilla lainopetik urtetzen dagola
somporteko pistak
Domekarako eguardi hobia aurrikusitxa zaguan, eta printzipioz alpinismo pixkat itxeko asmua geneukan, baina zapatuko zurrada eta ondoren jacako dendetan babeatzen ibili ostian berandutu jakunez, plan B itxia erabaki genduan. Aurreko astian, kronuan egunian in genduan ibilbide bera in eta etxera. Oinguan, baina, ikusiko dozuen bezela eguraldixak lagundu zigun.
Candanchu herritik pistetan gora
abantau ginan, baina jende asko ez dabilen ingururuntik: Olla tubotik aludes izeneko pistatik gora. Ez beldurtu, pistaren izena ez da elur jausiak egoten direlako, baizik eta Rioseta alderuntz elurjausirik ez egoteko dauden barrerengatik edo izango da.
Anayet eta Vertice de anayet-ek agurtu gintuzten lehenik:
Ondoren Izas euki genduan parez pare, Pala de Ip-etik La Moletaraino. Hor ikusi litezke urjausi batzuk izoztuta.
Urrutira Canal Roya bailaran atzian Arriel eta frondellas artian Balaitous bera ere agertu ziran.
Balaitous
Gero frantziako bailarari izena ematen dion Aspe handixa. Argazki hau hiretzat, Edilberto. Ia noiz ematen dioken horri!!!
eta onduan Sombrero eta lecherines aldia
Eta hemendik zapatillako tubuan sarrerara iritsi ginan. Iraupen eskiko pistak azpian, somport ingurua, astun atzian eta nola ez, midi guri begira parez pare
zapatillako sarrera
Esku bakarrakin eskiatzen ezin irudi hobiak atara, eta are gutxiago estilo onik ez daukanak, baina tira, zer dan ideia bat itxeko...
bidixuak tubua jeisten
Elur gogorrakin ero izotzakin kontuz ibili biharreko lekua izan arren eta horrek inoiz jeitsi ez dabanantzat mito bihurtu, gaurko kasuan bezela, elur onakin hartzen danian desmitifikatzen da ziharo jeitsiera klasiko hau.
Edozein kasutan, beti gustoko eukitzen dot zapatillatik jeistia. Mendixaz lasai disfrutatu ezin izan arren, pistaz, pistetako pijoez eta txarrena oraindik, pistetako altabozetako musika entzuten, guzti horrez inguratuta egon arren benetan berezia da zapatillako tuboa. Piriniotako jeitsiera gustokuenetako bat izango da neretzat.
Always zapatilla
Iruzkinak
Utzi iruzkina: