Eguraldi txarreko komodina

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-05-24 22:42

Oraingo sarrera hau atzerapen pixkatekin dator! Aurreko astebukaeran, maiatzan 15ian eguraldi oso txarra iragarritxa zaguan, negua berriz ere, elurra 1500mtik behera, haizia eta prezipitazio ugari. Bildurrez nauan sarri maiatza horrela hasten danian etengabe txarra itxen dau eta elur guztiak jun arte ez da geratzen. Beraz, bada ezpada "pajaro en mano" ekaitzekin Candanchura juteko plana in naban.
Teorian domekarako hobia zatorren, eta zapatuan deskantzatzeko aprobetxauko genduan, eta osteratxo bat ere in ahal bazan.
Aspaldi ekakin egon gabe, lehen udaberri askotan batera juten ginan manoamano azken elurren bila, anayeten verticea, neouvielle, tapou, midi bigorre, punta alta, ziza bilketak, makina bat udaberri eta makina bat abentura batera pasau ditxugu , eta beti da atsegina ekakin egotia, barreterapia ona izaten da!
Horrela ba, kontu kontari ibili ginan astebukaeran, mendixak ematen daban lagunekin harremana sendotzeko aukera alperrik galdu gabe.
Candanchuko (Gasteizkua izan arren candan-eko kuadrillako) Mikel ere han zan, eta hirurok ibili ginan astebukaera osua.
zapatuan esnatzian furgona txuri zauan 10bat zm.tako elur geruzakin, jo ze ilu! lasai gosaldu, mikelekin juntau eta astunera jun ginan raca bat itxera.
100_5878 by you.

Eguraldi txarra in bihar zabala anuntziauta egon arren, ezin kejau ze giro in zigun, tarteka elurra bai, eta lainotuta pebai, baina orokorrian ondo aprobetxatzeko eguna, hori bai, pisten eremutik urten gabe

100_5879 by you.
100_5880 by you.

Domekan berriz hobia aurrikusitxa egon arren candanchun hain ohikua dan laino "toxikua" (horrela deitzen diue) sartu zan, eta se jodio! itxuen moduan bastoien laguntzaz asmau ahal izan genduan zapatillako tubuan hasera.
100_5887 by you.
Zapatilla aukera ona da horrelako eguraldixetan. hain tubo itxixa izatian sarri bisibilidade hobia eukitzen dau, eta oinguan ere elur ezin hobia eta bisibilidade nahiko onakin topo in genduan. pena nik botak xixko inda nauzkala eta ezin izan nabala jeitsieraz disfrutatu!

100_5890 by you.
Aurtengo tenporadan jausi dira zapatilla batzuk eh!
Trastiak batu eta etxera! horrenbestez, hain txarra ematen zaben astebukaera behintzat aprobetxau izanan sentsaziuekin bukatu naban!


Utzi iruzkina: