Candan-Astun
Ixa bi aste geldik egon ostian, berriz ere bueltatzeko unia iritsi zan.
Hankako sobrekarga pasatuta, ia nola nenguan tanteatzeko unia. Aspaldiko
partez, gainera, bakarrik jun nintzan eskiatzera. Halere, espero naban
bezela, ez naban bakarrik eskiatuko.
Barixakuan, Candan aldera
bidian, demaseko ilargi betia ikusten zan bide osuan. Bada ezpada Ekari
deitxu nion, ia zeozer itxeko asmotan ziran, eta baietz, gabeko 11ak
aldian Tobazo alderuntz urtetzekuak zirala!
Horrela ba, Kandan
Free-Ridekuekin urten nintzan barixaku gabian. Demaseko gaba, hotzik ez
(0º inguru) haizerik ere ez, eta demaseko ilargixa!
Tobazoren erdi
aldian, gurekin zatorren baten aitxa eta lagunek pasatu gintuzten
beheruntz. Hauek jada Tucatik bueltan. Ze inbidia eman zidan 60inguruko
dozena bat lagun gabaz disfrutatzen ikustiak!!!
Guk zeozer pikau eta aurrera segitxu genduan.
De 2011 Otsaila |
Tobazotik Tortiellaseraino iritsi ordurako, lainotzen hasi zan, eta beheruntz jeitsi ginan. Donpas-en trago bat eta lotara!
Zapatu goizerako txarra aurrikusitxa zauanez, lo gutxi inda jaiki eta marroia sartu aurretik aprobetxatzia pentsau naban. Trutxas bat in ostia Rakara iristen Juanjo aurkitxu naban Pierrarako prestatzen, eta berakin hasi nintzan. Bigarren serierako iztarreko minak eman, eta behera jeitsiko nintzala esan ordurako, elur ura hasi zan.
De 2011 Otsaila |
Balen ere hantxe agertu zan, hau ere pierrarako prestatzen. Eurekin afaldu ostian domekan urtetzeko geratu ginan.
Eta domekan zer? ba betikua!
Lehenengo Mala cara
De 2011 Otsaila |
Ondoren bailaran barrenera jeitsi eta aurten laugarrenez Peyreget (eta hirutan ixa bide beretik)
De 2011 Otsaila |
Halere, karakate ere auskalo urtian zenbatetan itxen doten, baina ibilbidiak eta bistek merezi zaben (traban daona kenduz gero, kar kar kar)
De 2011 Otsaila |
eta konpañia ere ez zan edozelakua izan. Pierrara dixezen bi ferrarixeri ezin segitxuta ibili ginan koyotia ta bixok
De 2011 Otsaila |
Canal Royara bueltan, La meteokua ta tropa ikusi genitxuan, Astunera jeitsi (eskerrak azken jeitsiera ona izan zan, egun guztiko kostrakin ahaztu ginan eta) eta Puentelarreinara jun ginan bazkaltzera.
Sentsaziuak ez ziran batere onak izan, baina gustora pasatako astebukaerakin. Por fin berriz elurretan (badirudi hamar urte egon naizela elurretara junbe!!)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: