Bourg d'Oueil

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-02-08 23:50

Aurreko urtian estrainekoz iritsi ginan hara, Frantziako koparako puntuagarrixa zan leihaketa antolatu zabela aitzakixa hartuta, inguru berrixak ezagutzera jun ginan.

Aurten bertako karrera ez zan frantziako txapelketarako puntuagarrixa, baina inguru “terapeutiko” hartara bueltatzeko gogoz jun ginan aurtenguan ere.

Mendi eskiko karrereri segika ezagutu ditxugun leku berrixen artian Bourg d'oueil eta Vall fosca dira piriniotako txoko politxenak. Bixak ala bixak antzerako inguruan daude, masifikaziuetatik oso urruti ez (bixak vielhatik ez oso urrun), baina bailara lasai eta jasangarrixak dira. Neurri handi batian makropistarik ez daukatelako mantentzen dabe lasaitxasun hori, eta bailarara ez ezik herritxo nahiz etxetxuek ere lasaitxasuna transmititzen dabe.

Bi lekuetako laisterketak ere antza handixa dauke, ero horrela tokau jakuz guri behintzat. Laisterketa oso alpinuak, mendixan eski pistetatik hurrun eta antolakuntzako bolondresak mendiko jendia, jende apalak antolatzen ditxu laisterketok. Gainera, zortea beti alde euki dogu, eta karrera hauetan igoera trazatu politak eta jeitsierak elur hautsetan tokatu izan jakuz, eguraldi onak lagunduta. Zer gehixo eskatu leike?

Bueno, eguraldixana, segun ze begikin beitzen dan... zapatuan on ona ere ez zan izan, baina halere aprobetxatu genduan.

Elur bustixakin jaiki ginan, baina egualdixak hobera ingo zabala ematen zabanez, lasai gosaldu eta martxa bueltatxo bat ematera. Asmua bixamuneko aurrikusitxa zaguan ibilbidia lasai itxia zan.

Desnibel pixkat hartzerakuan horrela ikusten zan Oueileko burgoa eta bailara

Oueil bailara goitik by you.


Eguzki printza batzuk hasi zirala eta, erropia kentzeko ausardia euki genduan,

100_5348 by you.


baina lepora iritsi ordurako haize eta elurra berriz, eta buelta erdi eta behera jeitsi ginan.

Buelta zirkularra zanez, oinguan jeitsieratik gora abantau ginan berriz ere100_5349 by you.


baina eguraldixak ostera be bueltatu arazi zigun. Jeitsieran berriz ere elur hautsaz disfrutatu ahal izan genduan

100_5354 by you.

Behera jeitsi, eta Karolo eta Juanjo lagunekin juntau ginan, eta arropaz aldatu eta lehortzen laga ostian “hirira” jeitsi ginan, Luchonera.

Bagneres de Luchon, pirineuen iparraldian hainbeste dauden herri termal horietako bat gehixo da. Halere, guretzat inguru terapeutikua Bourg de Oueil da, lagun artian mendixa, bakardadia eta lasaitxasuna bilatzen dogunontzat.

Karrerarako izenematia itxeko denbora pasa, zeozer jan, eta ezagun katalan batzukin juntau ginan. Bat gainera munduko txapelduna izandakua promesa kategorian. Kasualidadez, kontatzeko bitxikeri bat ere pasau jakun: bazkal ostian aman sanblasa atara naban jateko, baina eskiatzaile ixa profesional diran hauek probatu ere ez zaben in. euren dieta zorrotzengatik ero... ordura arte eskiatzen ikusten nitxuanian kriston inbidia ematen ziaten, baina hori ikusi ondoren, nahixo sanblasa jan eta globero (edo blogero?) bat besterik ez izatia!!!!

Aitxitxa eta Lariz ere allau ziran, izena eman, lasai afaldu, sanblasa jan eta ohera.

Domeka goizian 5bat zm elur berri zaozen, eta zerua lainoripe. Karrera mundiala izan zan arren neronek sentsazio onik ez naban euki ixa karrera guztixan. Gainera karolok eta larizek egurra eman zidaten, baina esan doten bezela, laisterketa mundiala izan zan. Igoerak traza leunekin, eta jeitsierak elur hautsakin!!! ikaragarrixa!!!!!

argazkirik ez, baina helmugan ataratako bi hauek ekarriko ditxut hona

Morkaiko taldekuak

Morkaikokuak Luchonen 2010 by you.

eta bertan bildu ginan euskaldun guztixak

Euskaldunak Luchonen 2010 by you.

Eta bailarako beste argazki bat:

Are you adding a note or a person?
Oueil bailara by you.


Utzi iruzkina: