Berriz ere bueltan
...eta txapa latzakin gainera!
Tenporada bukatu ostian ekaina eta uztaila lasaitxasuneko hilabetiak izan ziran, lasterketa batzutan parte hartu naban arren.
Udako
solstiziotik aurrera eguna mozten hasten danian pozten geranok, negura
begira jartzen gera ahalik eta bizkorren. Eta horrela ba, udako oporrez
baliatzen hasi dot berriz tenporada berrixa errepideko bizikletan eta
mendixan. Blogari ere hasera hori eman nahi diot oporrak zelan jun diran
kontatzen.
Eslobenia aldera jun ginan lehenengo. Bai, modako urteera
izan omen da elgoibartarron artian. Morkaikoko Eslobenian inguruko
proiekziuak eukiko al zaban zerikusixa?
Baina lekutan dago eslobenia! Juteko bidia bi etapatan itxia pentsau genduan eta Chamonixen in genduan geldiune bat
De 2010 udako oporrak |
Bizikletak hartu eta Martigny alderuntz pasa ginan, ondoren hemendik col du gd stbernard igotzen hasi, baina gehixegi izan zan oindiok bizikletara ohitxu gabeko nere hankentzat!
Furgona hartu eta Veneziara abantau ginan
De 2010 udako oporrak |
Venezia ikusi ondoren... (halere esan biot jaixetako balsan ideia ez zala neria izan)
barreneko argazkixa
...hurrengo egunian hemendik Eslobeniako ipar-ekialderaino jun ginan.
Behin eslobeniako baztarra jo ostian, Ekialdetik mendebalderuntz, etxera bueltan hasi ginan. Eslobenian gehixen bat bizikletan ibili ginan. Atxikituko ditxuten mapetan urdinez bizikletako bidiak ageri dira eta berdez mendixan ibilitxako egunak. Gizurra badirudi ere eslobenian bi mendi ibilaldi besterik ez genduan in, gainontzeko denbora guztixa bizikletan edo turismo apur bat itxen pasa genduan.
Esanda bezela, ekialdian hasi genduan bidia, Mariborren. Hemen ondoko herri batetik Ptug (eslobeniako eta europako hiri zaharrena ei dana) bixitatzera bizikletaz jun ginan, ta bide batez inguruak ikusteko garraiobide honek ematen daban lasaitxasunaz disfrutau genduan
De 2010 udako oporrak |
Ptug-eko argazki bat kanpoaldetik
De 2010 udako oporrak |
Maribor ere ikusi ondoren, Savinske alpeetaruntz abantau ginan furgonan. kuriositatez, mapa batzun laguntzaz errepide bat jarraitzen, grabillazko pista batetik in bihar izan genitxuan 50 bat kilometro. errepide txarra, baina ingurua ezin politagua zan.
De 2010 udako oporrak |
Itxuragatik errepide hau neguan herriz herri dixen iraupen eskiko pista izan liteke
eta halako batian Logarska Dolina ingurura iritsi ginan. (urdinez bizikletako buelta eta berdez oinez mendixan ibilitxakua. Horixa berriz Austriako muga)
De 2010 udako oporrak |
Bixamunian bizikletak hartu eta glaziazio garaian sortutako bailara honetan gora jun ginan. (Urdinez mapan)
Eguraldixak ez zigun ingurua nahi bezain ondo ikusten laga baina ikusi genduan gutxixa ideia bat itxeko nahikua zan
De 2010 udako oporrak |
Egixa esan etxian bezela sentitzen nintzan, nahiz eta nere bizikletan ibiltzeko piurek, gainera depilaube hemen bati baino gehixori zeresana emango ziuen, baina negutarrok badakigu iliak ze abantaila ditxuan
De 2010 udako oporrak |
Berriz furgonarako bidian zeozer jaten geratu ginan, eta kasualidadez, familia frantses batekin topo in genduan. Bikotia eta bi seme alaba txiki zaozen eurekin, danak bizikletekin
De 2010 udako oporrak |
Seme nagusixenak (10bat urte nekez eukiko zitxuan hark) ere bazakixan zer zan alforjekin ibiltzia. gainera frenoripe jeitsi omen zan eta mekaniko bila zabizen
De 2010 udako oporrak |
Gu laguntzeko prest, esan genien furgona gertu geneukala eta mobitxuko genitxula nahi zaben lekura, baina... hauek bihar ere ez, moldatuko zirala. Aupa TXAPELDUNAK!!!
Bitxartian, egualdi txarra medio, Lubjianara jeitsi ginan, baina egun bat beranduago berriz bueltau ginan savinskeetara. Oinguan Kaminska Bistrica (beste aldetik) mendixan buelta bat in genduan, eta ez motxa gainera!
De 2010 udako oporrak |
Lubjianan egon ginanian kanpin batian sartu eta arropak eta gu geu ere garbitzeko aprobetxau genduan. dana aireatu eta lasai egoteko
De 2010 udako oporrak |
hiriburua ere bisitxau genduan, noski!
De 2010 udako oporrak |
Lubijanako dragoiak edozein blogetan ikusiko ditxuzuenez, hemen beste argazki batzuk ikusteko aukera ematia erabaki dot. hiriburu politxa da edozela ere
De 2010 udako oporrak |
Esanda bezela, hemendik berriz ere Savinskera bueltau ginan, eta ondoren mendikate nagusira, Alpe Julianoetara inguratzen hasi ginan.
De 2010 udako oporrak |
Lehenik Skofja Loka-ra jun ginan. Handik Bled inguruak ikusiko ziran bizikleta ruta bat aukeratu genduan Zeleznikitik urtetzen.
De 2010 udako oporrak |
Halere aurrekuan bezela, errepidia grabillazko pista batian bihurtu zan, eta errepideko bizikletekin jundako lekutik bueltatzia beste aukerarik ez jakun geratu. Azpixan ikusten zan Stara Fuzina eta lakua. Ikaragarrizko bistak!!!
Hurrengo bidaia bai, Bled ingurutik hasi eta Stara Fuzinara jun ginan, buelta zirkular bat inaz Bojinh-eko lakutik berriz ere Bled ingurura bajatzeko
De 2010 udako oporrak |
Bled bisitxatzen arratsaldetan hain ohikua zan txaparradak harrapatu gintuan, baina halere herrixa ze politxa dan ikusteko aukera euki genduan
De 2010 udako oporrak |
hain famatua dan uhartiakin.
Honen ondoren Txabola eta Maitekin topo in genduan, eta danok batera Triglav, eslobeniako mendirik garaiena itxera jun ginan (aurreko mapan berdez)
De 2010 udako oporrak |
Iraileko zelatungo erromerixa onenian bezela, tontorra jendez lepo
De 2010 udako oporrak |
Azkenian makina bat ordu urten jakuzen, gure aurpegixetara begiratzia besterik ez dago hori ikusteko
De 2010 udako oporrak |
Bled inguruan autokarabanen parkin batian egon ginan txabola ta maitekin pare bat egun, eta Triglav-en bixamunian, hankak soltatze aldera Kranjska Goraraino bizikletan igo eta hemendik gora dauan Vrsik portua igo genduan. 100kmtxo hankak soltatzeko!!!
De 2010 udako oporrak |
Txabola biharrian hasi bihar zala eta, buelta itxia tokatzen jakuen, eta euretaz despeditxu eta Italia aldera abantau ginan, baina hori hurrengo batian kontauko dizuet, gaurkoz nahikua aguantau dozue honaino allau zeratenok
Iruzkinak
Utzi iruzkina: