Aste santua
Nahiko gaizki hasi naban aste santua, buruko mina, gripe sintomak giharretan... baina azkenian nekia, deskantzuko biharra besterik ez zan.
Bost egun aprobetxatzeko eukitxa, normalian baino hurrunago jutia zan asmua, kataluniako piriniotara hain zuzen ere. Gainera, meteo iragarpenik hoberena haruntz ematen zaben, eta behin gehixoz Jorgek asmatu zaban.
Hasera batian beste leku hurrunago batzuk pentsatu arren, azkenian ostegun goizian urten ginanez, Vall de Boi-tik hasi ginan. Estany de cavallers-era jun nahi genduan, baina bidia itxitxa aurkitxu genduan, eta B plana Boi Taüll-eko pistetaruntz jutia izan zan.
Barixaku goizian esanda bezela gorputzaldi txarrakin egon arren bueltatxo bat eman genduan Tossal de la Minaraino. Gaizki hasi bihar eta argazki kamarak ere ez zaban funtzionatzerik nahi izan, beraz, lehenengo egunan argazki bat ere ez.
Hurrengo egunian, barixakuan, alboko Vall Foscara jun ginan. Aurtengoz hona gatozen bigarren aldixa zan, baina bailara honen lasaitxasunak oindiok behintzat merezi dau. Oinguan, baina, bailaran bukaerara jun ginan, espuin itxen ari diran eskiko pistara jun biharrian, duela hiru urteko vallfosca izan zan Pantano de Sallente-raino igo ginan.
Hemen arratsalderako txarra zatorrenez, goizian urtenda Tossal de la espada tontorra in genduan.
Motza, eta jeitsiera zuzen zuzenakin, elur ona hartu genduan eta jeitsiera oso ondo aprobetxau genduan.
Bertara bezperan egon ginan Taull-etik GR11 iristen da. Nahiko argi ikusi genduan Flo eta bere lagunak (FADESA Ski & Golf) hemen itxen ari diran triskantzak oindiokan haundixagua izateko bidia gertu daukala, Boi Taulleko pistekin bat itxia ez dagolako hain hurrun (Formigal eta Astun batzeko bidian espelunciecharen ondoren canal royakin in nahi daben antzera).
Mendi hau oso altua ez izan arren ondo situatuta dago. Parez pare 2008ko openvallfosca laisterketan jarri ziguten ibilbide ixa osua ikusi leike, eta presara dixezen trenan karriletan tunelak nun daozen ere antzeman leike.
Estany Gento eta Estany Colomina ere bertan zaozen, eta hemendik GR11z gain Carros de Foc ere pasatzen dira.
Arratsaldian esanda bezela elurra hasi zan, baina inguru horretarako domekarako ona zatorrela iragarritxa zauanez, bertan geratu ginan Colominara igo eta hemendik mendiren bat itxeko asmotan. Gabian elurra botatziari utzi eta haizia hasi zan, demaseko haizia. Goizian ere oinez ezin ibiltzeko haizian zaguan, eta gosaldu ondoren gelditzen ez zanez, astelehena aprobetxatzeko zer in erabaki nahixan hasi ginan. Jai egunak ez aprobetxau izanan mamua gerturatzen hasi jakun eta hurrengo egunian zeozer politxa itxeko benasquera gerturatzia erabaki genduan.
Furgonan abantau bezain pronto haizia gelditxu zala zirudien, eta horrek mamua are gertuo jarri zigun.
Benasquen, mendi eskiko karreretan ibiltzen geran makina bat lagun ikusi genitxuan, Gille, Iñaki, Balen, aspaldiko Mikel Navarro eta Leire umiekin... juten zeran lekura junda ere beti berdinak danian!!! Leo eta Amaia ere bertatik ibili omen zirala ere kontau ziguten, hemen eztago inora ezkutuan juterik, kar kar kar
Hauek egun dexente inguru honetan ibilitxa, bueltatzen hasteko zaozen. Gu berriz hospitalera ixo eta Alba itxeko asmotan.
Buelta in bihar genduala ere buruan zakagunez, goiz xamar abantau ginan. Lehenengo eguzki printzekin Perdiguerok eman zizkigun egun-onak
berotan sartu ordurako besurtatik gora, renclusan, maladeta parez pare
Paradisuak horrelako zerbait izan behar du, existitzen bada behintzat
Tontorretik aneto parez pare
Eta paradisuan ere tentazioak badaudenez, maladetara iristeko pasa behar den tubo famatua eskiekin jeisteari ezin muzin egin
Horrela utzi genuen beheko partea
Aste santua ez aprobetxatu izanaren arantza kendu diguk, maladeta
Iruzkinak
Utzi iruzkina: