Asperi itzulia

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-03-07 22:37

Astean zihar Aizkorri aldia eta bereziki butreaitz mendi eskia egiteko leku aproposak bihurtu ziren, ahal zuenarentzat behintzat. Ni lan eta lan!
Astebukaeran berriz, Jacatik pasatu bihar ginan trabesiako bota batzuk erostera. Zapatua aprobetxatu nahian, aspaldiko partez Somportera juan ginan iraupen eskia egitera. Puff, paliza handia hartu genduan, eta ez gehiegi egin genuelako preziski!
Elurra bazegoen, batez ere aurtengo denboraldiaren zati handi batean Somporteko pista itxita egon dela kontuan hartuz gero. Baina sarri gertatzen dan bezela, hemen elurra botatzen dabanian piriniotara ez da gehixegi iristen, nahiz eta iristen dana kalitate oso onakin iritsi.
Edozein kasutan, ondo etorrixa izan da elurte hau.
Aspe ingurua txuri txuri zauan, haitzik ez zan ikusten tontorretan, eta ni kamara etxian ahaztuta!!! azken ordura arte burua lanian eduki naban eta horrela ez dago motxila bihar bezela prestatzerik.

Zapatu arratsaldian botak erosi ostian, Aisara jun ginan, Aspe Hegoaldetik igotzeko asmotan. Izan ere, Iparretik beldurra ematen zigun egon ziteken elurjausi arriskuagatik, eta hego partia domekarako ondo eraldatuta eta egonkortuta egongo zalakuan gaozen.
Aisako aterpetxian garagardo bat hartu genduan, eta abixatu ziguten bidia ixa goraino zabalik egon arren, zati bat elurrak moztuta zagola, baina halere elur asko ez zauala nahiz eta goixan baldintza onak egon. Furgonakin nun lo in ere gomendatu zigun guardak!
Bixamunian goizian goizo abantau ginan. Arrazoia, haserako pista zatixan eskixak jantzi-kendu ibili ostian, elurte jarraixa erreka pasatu arte ez genduan aurkitxu. Bezperan ondo eraldatuta eta gogortuta geratu zan elurra. Kranponeatzen juateko ere aproposa zauanez, horrelaxe igo genduan igoerako zati bat. Ondoren, mendebaldeko aurpegixetan elur hauts hautsa aurkitzen jun ginan igoeran, hego eta ekialdetan aldiz eraldatua.

De 2011 Martxoa

Tontorrera orduko, Ondarruko bikingo kuadrillak aurreratu gintxuan. Lepuan, eskixak kentzeko lekuan, Candanchu alderako jeitsiera normalak demaseko itxura zeukan, hauts hautsa!!!
Gogoratzen dotenez, aldapa hau bi aldiz bajau dot eskiatzen, eta bixetan elur gogor gogorra aurkitxu dot, berriz aldapa hau jeitsiko ez nabala pentsatzera iritsitan nauan! Baina oinguan guztiz kontrako baldintza zaozen!!!
Eskixak kendu eta tontorra itxerako Ondarrutarrek aurre hartu ziguten, eta goitxik ikusi genitxuan nola hasi ziran iparreruntz jeisten! Hura inbidia!!!
Nere ustetan Aspeko zirkura iritsi ostian, Aisako lepora jungo ziran, buelta zirkularra iƱaz.
Iritziz aldatu, eta hauen atzetik jutia erabaki genduan. Orduantxe beste mendizale bat ere gureganaino iritsi zan, eta iparran baldintzak ikusita, lerdia darixola geratu zan. Bakarrik zaonez, gurekin etortzera gonbidatu genduan.
Bujarueloko aterpetxeko guarda ei da Rafa.
De 2011 Martxoa

Hirurok batera disfrutatu genduan Aspeko zirkorainoko jeitsiera, dan dan dana elur hautsetan!!! MUNDIALA!!!!
Aspeko zirkora iristian Ondarrutarrak Tucara igotzen ikusi genitxuan. Hauek bai plana ondo inda, norbait jungo jakuelako bila.
Eta gu gurera, fokak jantzi eta Aisako lepora. 300bat metro eukiko ditu igoerak, eta Asperein iparraren azpian erretz egiten dira metro horiek!
Lepotik berriz ere haserako punturako jeitsiera ere mundiala izan zan, udaberriko elur eraldatuan gaineko kapatxo fina besterik ez zan askatzen.
Poz pozik bueltau ginan etxera, eguraldixa 10, elurra 11 eta buelta 12 puxtarrikin puntuatu genduan!!! Rafakin hurrenguan Bujarueloko aterpetxian garagardo bat hartzeko plana in genduan.
Pena bakarra argazki kamara ahaztu izana, baina buruan ere zeozer gorde biharko dogu, eta atzoko eguna ez zan ez bizkor ahaztekua izan!!


Utzi iruzkina: