Aratz Araiatik

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-07-01 20:50

Astebeteko atzerapenakin, baina hemen nator jun zan astebukaeran indako ibilbidia kontatzera. Zapatuan Lekitxoko triatloia ikusten egon ostian,

De pirukeriak


domekan Araba Euskaraz Agurainen jarri zaben aitzakixan Araiara jun ginan Aratz in ondoren Agurainera juteko.

Ajuria Urigoitia enpresa izandakuan laga genduan furgonetia, gaur egun erdi jausitxa daguan ekoizpen plantan.

De pirukeriak

Enpresa hau bere garai onenetan lurran lanabes ekoizle garrantzitsuenetarikua izan omen zan. Ajuria familixak Gasteiz hiriburuan jauregi bat in zaban, Ajuria enea egun EAEko presidentian bizileku dana.

Sirauntza bailaratik hasi genduan ixoera, izen bereko errekan jaiotzaraino. Ajuria urigoitiak fabrikarako bihar zitxuan elektrizitatia eta ura jaiotza honetatik hartzen zitxuan, eta igoerako bidia kanalizazio hauetako baten aldamenetik pasatzen da.

Behin errekan jaiotza pasata, Imeleku (1319m) tontorra in genduan, eta ondoren Aratzeko (1446) tontorrera jun ginan. Ekaina izan arren, iparrak ondo jotzen zaban. Aguraingo lautadan ipar haize hotzari Aratzeko haizia zergatik deitzen diuen ulertu genduan, eta tontorrian denbora asko egonbe ospa in genduan San Adrian alderuntz.

Bueltan bueltan Elurzulo ingurutik pasatu ostian, berriz ere Araiara jeitsi ginan buelta zirkular politxa in ondoren.

Kasualidadez, astebete beranduo ospatu zan Hiru Handixak mendi martxa famatua aurten Araian bukatu da.

De pirukeriak

Eta ondoren Araba euskarazen asetu genduan egarrixa.

Pena horrelako inguru politxera argazki kamara eramatia ahaztu jakula, baina GPSari eta google eartheri esker ibilbidian nundik norakuak hemen:

De pirukeriak
De pirukeriak

Datorren astebukaerara begira, barixaku gabian Arnon Mendaroko motxailekin akanpada antolatu dogu, bertako refujixuan kontu kontari egoteko asmotan. Ondoren, zapatu eguerdi aldera Ibai Portuk eta IƱaki Berasetak hitzaldixak emango dizkigute Mendaron: Arnoko mendixan eta elikadura subirautzan inguruan. Animatzen danak sakua eta esterilla ekarri. Elgoibartik 16:00ak aldian urtengo gera, 17:30etan urkaregin geratu gera eta 19:00etan Arnoaten

De pirukeriak

Domekarako berriz leku edarrian sartu naiz, Haritz eta Larizen inbidixaz Xoxoteko bertikalian apuntau nitzan. Jun zan martitzenian bidia ikusten egon ginan, eta demaseko astakerixia da, Haritzek eta Larizek ixa nere denbora erdixan itxen dabe, bixen artian ni bezelako batera ere eztia iristen, kar kar kar, eta bukatzeko helburuakin jungo gera urola bailarara.

Hurrengo astian emango dizuet horren berri, bizirik urtetzen banaiz behintzat.


Utzi iruzkina: