Alpinismoa Tena bailaran

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-04-11 22:04

Laisterketak albo batera laga eta alpinismo pixkat itxeko gogua nakan. Astian zihar zer in erabaki ezinda ibili ginan baina azkenian Tena bailarara jutia pentsau genduan. Zapaturako plan handi bat prestau genduan Panticosako bainuetatik urtetzen, eta domekarako lasaixago bat baina alpinua baitxa ere Formigaleko pistak hartuta abiapuntu bezela.

ZAPATUA:

Zapatuan Infernuko tontorreri buelta itxia pentsatu genduan, baina ez bide arruntetik: Batximañako presetatik aurrera ibon urdinen ondorenera arte eskixak jantzitxa igotzeko asmua zakagun. Ondoren, Piedrafitako lepua baino lehenago daguan Iparreko korridoretik ixo eskixak bizkarrian hartuta, eta hego korridoretik jeitsi, eskixak jantzitxa ahal bazan, Pondielloseko lepotik barrena Panticosako bainuetara berriz ere.

Egualdi ona zaguan aurrikusitxa, beroegixa aukeran, eta ibilbidia luzia izango zanez eta berua dala eta eguerdi aldera buelta itxia komeni zanez, goizeko 3etan jaiki eta lauak pasatxo abantau ginan.

Ipar kanalan zailtasuna dala eta, bi soka eta ferreterixa apur bat eramatia pentsatu genduan eta karga karga inda urten ginan.

Ibilbidian haserako zatixan hego-ekialde orientaziuagatik elurra esperota baino goratxuago aurkitxu genduan, ixa ordubete in bihar izan genduan gabez motxila astunak + eskixak bizkarrian piñuak eskibau eta behin eta berriz bide egokixa aurkitzen.

Behin eskixak jantzitxa ibilbidia oso teknikua zauan; elur gogortuak eta basuan kapritxuek esperotakua baino gehixo luzatu zaben hasera. Halako batian allau ginan Batximañako presetara eta eguna argitzen hasi zan. Hemendik korridorian haserara disfrutatzen hasi ginan nahiz eta alperrikako gora behera batzuk in.

100_5568 eguna argitzen bachimañatik gora by you.

4 ordu t'erdiren ondoren, azkenian parez pare zakagun korredore famosua, baina esperota baino baldintza txarraguetan zauan. Hara juteko referentziak ikusiz elur gehixagokin espero genduan. Gainera, ipar aurpegixetan oindiok elurra eraldatu gabe zauan, eta bildurra zakagun ikusten genduan elur gutxi hori ere ez zala oinarri ona izango, eta horrelako mixto luze baterako prest ez gaozen, ez fisikoki ezta mentalki ere.

100_5574 Inpernuan ipar kanala by you.

Zalantza askorik ez genduan in B plana aukeratzeko. Garmo blanco igo eta ondoren Infiernosera pasatzia pentsau genduan, hemendik planari jarraipena emateko (hego-ekialdera pasatu panticosara jeisteko).

Piedrafitako lepora iritsi aurretik Garmo Blancora igotzeko bide arrunta baino tubo ikusgarrixago bat aurkitxu genduan, eta hemendik in genduan goruntz.

100_5585 Garmo blancoko kanalean gora by you.

Tubotik urten eta pixkat igota Garmo Blancon tontorrera allau ginan. Hemendik ikusten dan arista pasatu biharra zakagun eta mendebaldeko infiernosen egongo ginan, baina...

100_5599 Kresta eta inpernua by you.

Jada 12xak ziran, ordu2xetarako behian egotia komeni jakun elurjausi arriskua zala eta. 8 ordu generamatzan motxilatzarrakin gainian, eta oin sokak atara eta kresta hau pasau bihar genduan mendebaldeko infiernoserako. Inpernura allau izan bagina, jeisteko bi aukera eukiko zitxugun: 1ekialdeko infiernoserainoko kresta aereo, estu eta luze guztixa in pondielloseko lepora jeisteko, edo 2 pondielloseko lakuetara jeitsi ondoren lepora juteko. Kresta edo hau pasatzeko, soka ataratzia saihesteko biderik ez genduan aurkitxu, eta indarrez eta moralez ere fuerte ez gabizenez, bada ezpada buelta erdi ematia erabaki genduan aho batez.

Garmo Blancora igo genduan kanala baldintza onetan zauan, eta jeistia erabaki naban. Hori bai, ez zan inungo jeitsiera marabillosua izan, 8kgtik gorako motxilakin bizkarrian, eta hainbeste orduren ondoren marabilla askorik ezin leike in.

Al Filokuek bezela, bi kamara eraman nitxuan grabatzeko, baina lotsagarri ez geratziarren marken argazkixa bakarrik erakutsiko dizuet.

100_5610 Garmo Blancoko kanala by you.

Hemendik beheruntz, erdi gosetuta eta nahiko nekatuta hasi ginan, baina ahal zan bizkorren allau nahi genduan behera, elurra baldintza onaguetan hartzeko. Halere, jada elurra biguntzen hasitxa zaguan eta horrek frenatzen gintxunez, eskixak kentzeko lekura iritsi arte ixa jiro bat ere in gabe eta bastoiekin arraunian jeitsi genduan dana.

Ordu t'erdi pasatxon eta 10bat km. amaiezinen ostian kendu genitxuan eskixak eta lasai jarri ginan zeozer jaten, azken porteorako indarrak hartzen panticosako bainuak parian zaola.

100_5626 Reporteruak by you.

Bide guztixan buruan euki naban oin dala gutxienez 15 urte nola egon ginan lagun talde bat Batximañako presetan, astebetez ero. Joe, harek bai oroitzapenak. Fini, txino, igor, eka eta ni igo ginan lehenik, eta ondoren froi gaztia, bastida nagusixa, txusko eta besteren bat ere etorri ziran.

Hor ezkerretan ikusi leike enterrauta guk okupau genduan txabola, eta eskuman badirudi refujixo bat itxen ari dirala

100_5621 Bachimañako kasetak by you.

Sasoi hartan han egon ginanetik hona gauzak dexente aldatu dia. Jakingo dozue Panticosako bainuak (herritxo osua) postore onenari saldu jakuela. Aragoiko gobernua azken aldixan danontzat izan biharko luketen mendixak pribatizatzen ari dira aberatsenentzat. Hori ARAMONeko pista defizitario eta suntsitzailiekin ikusten dan arren, Panticosako bainuen kasuakin goia jo dabe jendillaje hauek.

Azken urtetan hotel edo balneariorako sarrerarik ez zaukana ezin zan herrira sartu. Herriko sarreran dauan enbotelladoran guarda bat zauan sarrera galerazten. Errepidian baztarrian aparkatzia edo panticosa herrira jeistia (5bat km beherago) beste aukerarik ez zauan, eta badago errepide baztarrian aparkatziarren isuna jaso dabanik ere (kuriosua, mendixan eraikitzia libre, eta mendira juteko karretera baztarrian aparkatzia delitua!).

Oinguan herrira sartzia bazauala entzun genduan, promotoreek behia jo omen dabelako. Ez dakit horregatik izango dan, baina herrira behintzat sartu ginan. Halere, nazka eta pena arteko sentsazio bat geratu jatan han montau daben “kursal” estiloko kolorinetako argixak ikusi nitxuanian eraikin berrixetan.

Zurrumurrua zabaldu zan Casa de piedra refugixuak Pan”chic”osa -ko planetan kabidarik ez zaukanez gora eramango zabela, eta ezkerrian ikusten dan eraikin berri hori izan leike akaso jarriko daben ordezko refugixua txandalek eta mendiko botek mendiko herri batian kabidarik ez daukenerako.

Halere, sasoi hartatik aldatu ez dana beste gauza bat izan da, orduan oin bezela, inpernuan atian geratu ginan Garmo Blancon. Ia 15 urten barru hurrengo saiakera itxen dotenian lortzen doten garmo blancoko arista hori pasatzen.


DOMEKA

Domekarako plan ezin hobe bat aukitxu genduan. Vermut goxo bat hartzeko asmua zakagun. Culibillas tontorrak “marchando una de vermut” izeneko korridore bat dauka

5633 Culibillas (eskumako tontorra), apreziatzen ez dan arren hor ekialdera begira dauka korridoria "elurjausi"markan ondotik gora eskumatara

100_5633 Culibillas by you.

Horrela ba, siesta, ondoren Formigaleko Anayet parkinera jun ginan.

Gaur goizian nagi xamar abantau gera vermutan bila. Parkin honetatik di-da batian iritsi gera kanalan haserara (1:30 inguru)

100_5636 Marchando una de vermut by you.

Ekialdia danez, eguzkixak lehenengo unetik ematen zion, eta gabian freskatu daban arren, elurra segitxuan eraldatzen hasi da. Beraz, ahalik eta bizkorren itxia pentsatu dogu.

100_5640 Vermutean gora by you.

zailtasun askorik ez dauka kanalak; 40 eta 55º arteko inklinaziuan dauzka bidian. Irteera gaur kornisa batera zan eta hemen dexente inklinazio handixagua zauan arren arazorik gabe urten gera. Eskiatzen jeisteko aproposa da (atzokuan antzekua, baina zabalagua orokorrian, nahiz eta agian erdixan inklinazio gehixo eduki), baina eski markak egon arren, pare bat pitzadura nahiko handixak zaozen, eta penaz, baina horregatik geratu naiz gaur jeitsi gabe.

100_5642 Vermutan azeituna by you.

bide normaletik jeitsi gera, eta abantau geranetik 3 ordutan berriz furgonetan.

Hurrengo baterako plan aparta, domeka goizeko Vermouta


Utzi iruzkina: