Alpe D'Huez bizikletan

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-09-25 16:30

Dolomitetaik buelta ere bi etapatan in nahixan, Grenoble ingurura gerturatu ginan. Oso inguru maittia daukat nik Ecrins ingurua, eta gaba La Grave-ko parkinian Meije eta Rateau tontorren azpixan pasau genduan

De 2010 udako oporrak

Bixamunian jaiki eta Bourg d'oisans-era jun ginan. Herri hau ezaguna da Alpe d´Huez azpian dagoelako.
De 2010 udako oporrak

Zeharo bizikletara dedikatutako herria da udan. Urtero urtero Tourreko etapa bat bertan bukatzen da. Ez dakit nola lortuko dut€n hori, baina zalantzarik gabe etekina ateratzen diote. Txirrindulariak mimatzen ditxuez, errepideak egokituak, bide bazterretako lurra garbitzeko kamionetak dauzkate, kartel pila bat ibilgailu eta txirrinduen artean bidea partekatu beharraz ohartarazten... zalantzarik gabe nahiko jasangarria den turismo moeta bat bultzatzen dute udan.
De 2010 udako oporrak

Bai, badakit neguan eski pista txikitzaile horrengatik ez direla eredu bat, baina udan nere aburuz bai!
Gainera bertako jendea denaren gainetik kirolaria da! Eslobenian bezela, hemen, Alpe d'Huezera igotzen jendea nahiko normal jantzita ikusi genuen, batzuk pedal automatikorik ere ez zeukaten. Frantseseri horregatik diet halako miresmena. Hemen Debara joateko karbonozko bizikleta bat behar duzu ia-ia, baina han kirola bizi dute, aparientziez aparte, kirola norberarentzat egiten dute. Ai, zenbat ikasi behar dugun "gabatxuen"-gandik.
Herrixan bizikletak alokatzeko 3 denda ikusi genitxuen, gureak baino askoz bizikleta hobeagoak alokairuan (alokairuek ondo funtzionatzen duela gonbaratzeko diot).
Horrela, bada, bizikletak hartu, Venosc-eraino berotzen joan eta ondoren Alpe D'Huez famatua igo genuen.
De 2010 udako oporrak

Portu mitikoa izan arren, ez da batere gaitza bera bakarrik igotzea. Gehienez %10eko malda dauka bi puntutan.
Eguraldi onegia eduki ez arren, txirrindulari pila batekin gurutzatu ginen gora eta behera. Pentsa, ia goian errebuelta batetatik argazkilari batek salto zuela errepidera eta argazki pila bat atera zizkigun ondoren internetez saltzeko argazkiok!!!
Horrek ere gogoetarako balio izan zidan. Han Frantziako Tourra, La Marmotte, Grandes alpes, eta beste hainbat lasterketa eta ekintza egiten dituzte. Mapak propixo bertarako ateratzen dituzte, hotelak, hostalak, albergeak, jatetxeak, señalizazioak, dena txirrindularieri egokituak dago.

De 2010 udako oporrak


Gauza hauek asko pentsarazten didate; hemen ez dago horrelako turismua bultzatzeko gogorik. Hemen bakarrik hotelak bultzatzen dituzte! Horrelako turismoa bultzatzeko badauzkagu arrazoiak: Ehun milak, Hiru handiak, Eibarko bizikletaren igurutik Arrateko gaina, Azurki (Aittola kurutz) eta beste hainbat portu... baina tamalez, hemen apostua beste bat da, poligonoak diru iturri bakarra bezela, eta zementoa eta galipota kotxeeri bidea ez mozteko, eta kirol-turismoa bilatzen dutenak zer?


Utzi iruzkina: