Orai artio eindakoa

pirinioanartelanean 1456152206424 Pirinioan artelanean | 2013-02-08 15:24

MINTEGIAK

LEHENENGO MINTEGIA

Bertze Pirinio bat ahal delako ideia oinarritzat hartuz, gure arteko sareak indartzea autoantolakuntzan eta batzarretan oinarritutako prozesuak bultzatzea, eta auzolanaren kulturaz hitz egiteko mintegi bat antolatu genuen.

Ideia, greba orokor bat prestatzeko bilera batean sortu zen. Gauzak beste modu batean egiteko ideiaz hitzegiten hasi zelarik.

Horretarako Abenduak 15 Aribeko juntaetxean elkartzeko deialdi bat luzatu zen helburu bikoitz batekin. Alde batetik Auzolanaren kulturaren inguruan eskarmentu dutenei entzutea (Auzolan Iruñerria, Euskal Herria, Lakabe eta Kontsumo taldeak) eta bestetik, geudenen artean eztabaida sortzea, hau da, ideiak, nahiak, beharrizanak,ekimenak… ateratzea. Helburuak bete zirela esan dezakegu. Berrogeita hamar lagun inguru elkartu ginen, bailara eta adin ezberdinetakoak, bai maila instituzionalean, bai maila pertsonalean ere. Proposamen ugari egon ziren, lan taldeak sortzeko, auzolanak hasteko…

Mintegiaren bukaeran papertxo batean bakoitzak aurrera jarraitzeko zituen ideiak eta lantzea gustatuko litzaigukeen esparruak apuntatu genituen. Honen inguruan ausnartzea eta lan taldeetan antolatzea izan ziren hurrengo elkartetzeari begira genituen helburuak.

IDEIAK

- Kontsumo arduratsua 
- Burujabetza osotasunean / soberanía en general
- energia (tecnologia aplicada)
- artelana
- Batzarrak
- Trueke
- Sanidad natural, alternativa
- hacer bolsa de trabajo con las personas de la zona.
- Ideas de futuro
- Soberania alimentaria
- Sarea trukatzeko gauzak /crear una red de trueke
- Hezkuntza /educación
- Lurren kudeaketa / gestión de tierras
- Jende helduarentzat borondatezko laguntza / atención social de voluntariado para personas mayores
- Euskara
- Denboraren bankua / banco del tiempo
- Aisialdia / tiempo libre
- Kultura 
- Etxebizitza / vivienda
- Herrien funtzionamendua (ekonomia, soziala...)
- Natura
- Tokian tokiko komertzioa / comercio local
- Tokian tokiko jakinturia berreskuratu / recuperar la sabiduría local
- Herri-parte hartzea / Participación popular
- Instituzioak

Gehien aipatutakoak: kontsumo, subiranotasuna, artelana, batzarrak, energia, denboraren bankua eta medikuntza

BIGARREN MINTEGIA

Bigarren mintegian asmoa, interes taledeei buruz hitz egiten hastea zen. Deialdia mail bidez luzatu zen, eta hitzordua lehenengo mintegian aukeratutakoa izan zen. Urtarrilak 26 Aribeko Juntaetxean. 18 lagun elkartu ginen, eguraldia zela eta batzuk mintegia atzeratzea proposatu zuten, gainera Lakabekoek barne jardunaldiak zituztela eta ezin izan zuten etorri. Dena den, elkartutakoen artean aurrera eraman genuen “bilera”. Aurrera egiteko moduaz, antolakuntza eta zabalkuntzari buruz aritu ginen. Gainera interes taldeei buruz hitz egin zen. Deialdian lehengoan ateratako ideiak kontutan hartuz lau interes talde proposatzen ziren, hurrengoak zirelarik;

BATZARRA ETA AUZOLANA, non, artelana, batzarra,herrien funtzionamendua, herrien parte hartzea, instituzioak….. landu daitezkeen.

KONTSUMO TALDEA, aipatutako kontsumo arduratsua, truekea, elikadura subiranotasuna, trueke sarea, denbora bankua (aisialdia eta borondatezko laguntza ere hemen sar daitezke) eta lan poltsa jorratu daitezke talde honetan.

ENERGIA ALTERNATIBOAK, energiarekin zerikusia daukan guztia lantzera zuzendutako taldea. Kontutan hartu behar da gai hau aipatuenetarikoa dela.

MEDIKUNTZA ETA HEZKUNTZA. Gai hauetan alternatibak, bilatu eta lantzea helburutzat izango zuen taldea.

Honetaz gain badaude aipatu ziren hainbat gai, zeintzuk modu transbersalean lantzea izango litzatekeela egokiena uste dugun. Hau da, helburu orokorrarekin bat datozen ideiarekin bat eginda, naturaltasunez talde guztietan jorratuko direla dirudi, besteak beste; euskara eta kultura, etorkizunerako ideiak, burujabetza bere osotasunean eta tokian tokiko jakituriaren berreskurapena.

Honi buruz aritu ginen, norberaren kokapena interes taldeetan eztabaidatu zen, ideia honen zabalpenari buruz hitz egin zen… mintegiaren bukaeran bere burua interes talde batean argi ikusten zutenek, taldea aukeratu zuten, eta hurrengo elkarteratzerako data ipini genuen; Otsailak 16 Aribeko Juntaetxean arratsaldeko 6etan.

Guztiok gonbidatutak zaudete!!!!!!!!!




REUNIONES

PRIMERA REUNION

Nos juntamos en Aribe en una reunión con doble objetivo, por un lado escuchar a colectivos con experiencia en torno a la cultura de Auzolan (Auzolan Iruñerria, Auzolan EH, Lakabe y grupos de consumo) y por otro, crear un debate entre nosotrxs. Se puede decir que se alcanzaron los objetivos. Nos juntamos alrededor de cincuenta personas de distintas edades y valles, salieron bastantes propuestas, para crear grupos de interés, para empezar auzolanas….

Antes de terminar la reuniónse pasó un papel para que cada unx escribiera las ideas que tenía para seguir adelante o los temas en los que le gustaría centrarse.

IDEAS;

  • Kontsumo arduratsua 

  • - Burujabetza osotasunean / soberanía en general
    - energia (tecnologia aplicada)
    - artelana
    - Batzarrak
    - Trueke
    - Sanidad natural, alternativa
    - hacer bolsa de trabajo con las personas de la zona.
    - Ideas de futuro
    - Soberania alimentaria
    - Sarea trukatzeko gauzak /crear una red de trueke
    - Hezkuntza /educación
    - Lurren kudeaketa / gestión de tierras

  • - Jende helduarentzat borondatezko laguntza / atención social de voluntariado para personas mayores
    - Euskara
    - Denboraren bankua / banco del tiempo
    - Aisialdia / tiempo libre
    - Kultura 
    - Etxebizitza / vivienda
    - Herrien funtzionamendua (ekonomia, soziala...)
    - Natura
    - Tokian tokiko komertzioa / comercio local
    - Tokian tokiko jakituria berreskuratu / recuperar la sabiduría local
    - Herri-parte hartzea / Participación popular
    - Instituzioak

Los más mencionados fueron; consumo, autogestion, artelan, batzarres, energia, banco del tiempo y medicina.

SEGUNDA REUNION

El objetivo para la segunda reunión fue, empezar a hablar sobre los grupos de interes. La convocatoria se hizo a través de mail y la fecha y la hora fueron las acordadas la primera vez que nos juntamos; 26 de enero, en la Casa del Valle de Aribe. Nos reunimos 18 personas, varias personas habían solicitado cambiar la fecha a causa del tiempo, además en Lakabe tenían Jornadas Internas, por lo que tampoco pudieron acudir. De todas maneras seguimos con la “reunión”, se tocaron temas como; organización, difusión, maneras de empezar... y se hablo largo y tendido sobre los grupos de interes. Teniendo en cuenta las ideas que habían salido en el anterior mintegi, se propusieron cuatro grupos de interes;

BATZARRA Y AUZOLAN. Se podrían trabajar los siguientes temas; batzarra,auzolana, funcionamiento de los pueblos, instituciones…

GRUPO DE CONSUMO, temas mencionados como, cosumo responsable, trueque, soberania alimentaria, red de trueque, banco del tiempo (ayuda voluntaria y ocio tambien podrían entrar aqui) y bolsa de trabajo.

ENERGIAS ALTERNATIVAS, estaría dirigido a trabajar todo lo relacionado con la energia. Hay que tener en cuenta que fue uno de los temas mas mencionados en los papeles que se pasaron.

MEDICINA Y EDUCACIÓN. Grupo que tendría como objetivo buscar alternativas para estos dos ambitos.

Ademas, se mencionaron varios temas que creemos que sería adecuado trabajarlos de forma transversal a todos los grupos de interes. Son temas que creemos que estan implicitos en el objetivo general de Auzolan por lo que creemos que iran saliendo en todos los grupos, por ejemplo; euskera, kultura, ideas de futuro, soberania en general y recuperación de la sabiduría popular.

Se debatio sobre la opción de empezar a situarnos en grupos de interes, finalmente quien tenía claro el grupo en el que quería trabajar, escogio grupo. Antes de terminar se puso fechar para la siguiente reunión, sera; el 16 de febrero en la Casa del Valle de Aribe, a las seis de la tarde.

ANIMAOS!!!!!!!!


Argazkiak:www.vallederoncal.es;www.aezkoa.net;

www.valledesalazar.com



Utzi iruzkina: