Etxeberriak bere soldata Fundazioari emango dio
Joseba Etxeberria jolariak bere garaian agindu zuen bezala, ez du
inolako dirurik kobratuko 2009/2010 denboraldian Athletic Clubean
aritzeagatik. Dena den Lehen Mailako jokalari profesionalen EFE-FPLNen
Hitzarmen Kolektiboak gutxieneko soldata bat jasotzera behartzen du.
Gauzak horrela, Joseba Etxeberriak jaso behar zuen soldata Fundacion
Athletic Club Fundazioari ematea erabaki du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: