Kontuz...

pedradas 1456152161174 Test batzuk egiten | 2006-01-27 13:21

Lasai, ez dago arriskurik. Predikatu berezi baten kontua aurkeztu nahi dut, besterik gabe. Bi esaldi hauetako zein hartu behar genuke eredutzat?

Eugeni, oso haserre: kontuz zer esaten duzun, zaldun, bestela zeu sastatuko zaitut eta. (Filosofia apaingelan, Sade, Txalaparta, 2001)

Hantxe ari zitzaidan, bai, irudizko Hipokrates, hatza altxaturik, mehatxuka: "Maitemintzen ari haiz, eta kontuz zer egiten duan...". (Ipuin batean bezala, Joan Mari Irigoyen, Elkar, 2002)

Guardia zibilen esateko modu bat da: "kontrolatuta hago, kontuz zer egiten duan hik eta kontuz zer egiten duten hire lagunek". (Konpainia noblean, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2004)

-Et-et-et! Kontuz zer esaten duan. (Behi eroak, Patxi Iturritegi, Elkar, 2003)

Esaten nion ba nik: "Aita, kontuz zer egiten duzun”. (Behi eroak, Patxi Iturritegi, Elkar, 2003)

Zer iritzi?


Utzi iruzkina: