Timo´Reilly-ren elkarrizketaren iritzia
Timo´Reilly-ri, Web 2.0 kontzeptuaren sortzaileari, elkarrizketa bat egin zion "Berria" egunkariak. Bere asmakuntza eta teknologia berrien garapenaren gaineko galderak bururu ziren eta oso pentsaera irekia zuela erakutsi zuen bere erantzunekin.
Bere ustez erabiltzaileen lana plataformari balioa ematen dio eta horri esker enpresek etekinak lortzen dituzte. Interneteri esker, gizartean komunikatzeko era aldatu egin da eta komertzio berriak sortzeko aukera sortu da. Gainera, hirugarren munduan aukerak zabaldu ditu mugikorren bidez internet erabili daitekeelako.
Etorkizunari begira, internetara sartzeko mugikorrez gain gure gorputzean sarera konektatzea ahalbideratzen duten inplanteak egongo direla baieztatzen du. Ideia hori, suberreala iruditu daiteke baina orain dela urte batzuk nork imajina lezake poltsikoan internetera konektatzeko bidea genuenik?
Hizkuntza gutxituentzat Internet onuragarria izan daitekeela uste du O´Reily jaunak. Etnia bereko pertsonak komunikatzea ahalbideratzen duenez hizkuntza ez galtzeko era izan daiteke, baina Interneten mundu osoko hedapenak ere kalte egin dezake, sarean parte hartzeko beste hizkuntzak ezagutzea beharrezkoa baita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: