Literatura

paulabesga 1456152154206 Paularen botaboleoa | 2006-11-07 15:01

Literatura lantzen Web 2.0 erara

 

 

Literatura lantzeko oso era modernoa iruditzen zait. Modu kolektibo batean elaberri bat irakurtzea, irakurleek iritzia blogean ematea eta  eztabaidetan parte hartzea oso interesgarria dela iruditzen zait. Era honetan, irakurritako liburuaren iritziak besteekin konpartitzen dira eta lasaiago/askeago zure iritzia aurkeztu dezakezu.  Baina atal honekin ez nago ados:  Gauzak ordena apur batez egiteko, igande iluntzero antolatzaileek esango dute zer atal irakurriko duten aste horretan, 80 bat orrialde inguru”. Antolatzaileek irakurketa erritmoa markatzea akats bat dela iruditzen zait. Bakoitzak bere erritmoa du eta astero orri kopuru zehatza irakurtzera behartzea ikasleak desmotibatzeko eta azkenean  liburua gorrotatzen bukatzeko bidea dela pentsatzen dut.

Liburua irakurri eta gero planteatzen diren proiektuak oso originalak eta eramangarriak dira. Ez da betiko laburpena, pertsonaien deskripzioa, iritzia… eskatzen, sormenarekin erlazionaturiko lanak baizik.


Utzi iruzkina: