Iban Aranzabalen hitzaldia

paulabesga 1456152154206 Paularen botaboleoa | 2006-11-28 14:41

Azaroaren 8an,  Huezin Iban Aranzabalek hitzaldi bat eskeini zigun. Goienkarian eta Sustatun parte hartu zuen editore lanetan. Goienan telematikako arduraduna izan zen  eta gaur egun, ikus-entzunezkoak eramaten ditu.

 

Hasieran, editore lana zer zen azaldu zigun eta interneten garrantziaz hitz egiten jarraitu zuen. Internet multimedia biltzen duen tresna paregabea zela zihurtatu zuen. Gainera, prentsa idatzia eta telebistako berri edo programak edozein momentuan ikusteko aukera eskeintzen zigula azpimarratu zuen.

 

Blogen eragina nolakoa zen erakutsi zigun. Horien bidez, informazioa elkartrukatu eta iritziak era dinamiko batean eman ditzazkegu. Bestalde, interneten zati oso garrantzitsua hartzen dute blog pertsonalek, komunikabide nabarmenen web orrialdeekin alderatuz.

 

Azkenik, unibertsitatean daukagunaz aparte beste blog bat sortzera gonbidatu zigun eta firefox erabili behar zela esan zigun, software librea baita.


Utzi iruzkina: