Blog bila

paulabesga 1456152154206 Paularen botaboleoa | 2006-10-12 02:56

Gaur arratsaldean zenbait BLOG begiratzen ibili naiz eta hauen gainean iritzia eman nahiko nuke:

 

1. "Tomatearrek ez dute estudiatzen baina ala ere asko kobratzen dute"

Zenbait telebistako aurkezleek karisma daukate, baina  horrek ez du justifikatzen bere lana improbisatu ahal dutenik. Prentsa arrosaren inguruko programak burutzen dituzten arren, kalitatea eta seriotasuna teleberri baten antzerakoa izan beharko luke. Gidoia buruz ikastera behartu beharko lituzkete eta ordaintzen dieten diru guztia kontutan harturik, ez da hainbesterako eskakizuna.  

 

2- "Somos los chiquipreciooooooooooooooooooos"

Publizitatearen arduradunek ez dituzte gauzak egiteagaitik egiten. Ahots hori jartzearen arrazoia egongo da. Agian gorrotagarria izatea atentzioa deitzeko da eta horrela jendea iragarkiaz hitzegingo du. Bere helburua hori bada, lortu dutela uste dut. Jendeak Super plus supermerkatuaren izena gogoratzea lortu dute gutxienez, hurrengo iragarkia bertara erostera joateko bideratua egotea espero dut...

 

3- "Hiru ohar"

Ikusleak telebistako iragarkiak irentsi ditzagun burutzen dituzten estrategiak penagarriak izatearen puntura heldu dira. "Volvemos en dos minutos..." horrek, iragarkia ikustera bultzatzen gaituela argi dago, baina taktika desleiala iruditzen zait. Batez ere, pelikula on bat ikusten zaudenean era guztietako publizitatea debekatu beharko zela uste dut. Nire ustez, egileak egindako obrari egiten zaion errespetu falta bat da kalia-oxi-action iragarkia erdian ikusi beharra.

 

4- "Sorginkerria"

Bideo hau ikusiz, teknologia magia dela pentsatu dezakegu. Egoera batera heldu gara non irreala dirudiena posiblea izan daiteke. Horregaitik, orain dela mende batzuk sorginkeria izango zena, eguneroko gauzan bilakatu da. Gaur ezinezkoa dena, agian bihar normaltzat eta posibletzat hartu dezakegu. Ez dago ezinezkoa den gauzarik.

 

5- "Herriko produktuen azoka"

Gure kulturaren seinale eta ikur bilakatu dira azokak. Euskadiko produktu tradizionalak saltzen diren saltoki hauek, janari ekologikoaren adibide argiak dira. Euskal Herrian baserria gure irudi tradizionala izan da eta azokak dauden bitartean, nekazaritza jarduera mantentzen dela esan nahiko du. Gaur egun garrantzia asko galdu duen arren, gure izaera mende askotan zehar definitu du eta azokek zertxobait mantentzen dugula adierazten dute.

 


Utzi iruzkina: