Berria estilo liburuaren aurkezpena
Azaroaren 10ean Huezin beste hitzaldi bat eduki genuen. Berria estilo liburuaren aurkezpena izan zen. Irene Ararrats etorri zen aurkezpena burutzera, Berriako sorreran parte hartu zuena eta gaur egun bertako euskerazko zuzentzaile dena. Estilo liburuaren kordinatzaile lanetan aritu zela esan zigun.
Komunikabide bakoitzak bere nortasuna daukala zihurtatu zigun, beraz Berriaren estilo liburuaren kasuan, mundu ikuskera, kazetaritza egiteko era eta hizkuntz eredua islaturik zeudela esan zigun.
Estilo liburua oso praktikoa da. Euskaltzaindiaren arauak bigarren maila batean usten ditu, bi helburu nagusi bete nahiaz: dudak eta zalantzak argitzea eta idazteko baliabideak lantzea. Beraz, liburuak ez da arauen bilduma, komunikazio garbia eta idazkera ona eta erakargarria bilatzen dituelarik.
Oso garrantzitsua iruditi zitzaidan azkenean esan zuena. Idazlea irakurleaz gogoratu behar da idazten dagoenean, askotan horretaz ahazten baikara. Gainera, ondo idazteko asko irakurri behar da eta euskaldun zaharrak ondoan edukitzea mesedegarria da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: