TOKITAN

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2012-11-23 19:11

                                                                 BERRIA, 2012-11-21

                                                                           Anjel Lertxundi

Orain hirurogei bat urteko hemeroteka —Jakin, Herria, Anaitasuna, Zeruko Argia…— lekuko fidela da Israelek zirkulu euskaltzaleetan eragiten zuen lilurarena. Ikastolak eta gau-eskolak orduantxe hasita zeuden abian, eta kibutzetako esperientzia harrigarria zitzaigun. Bat baino gehiago joan zen bertara eredua in situ ezagutzeko, eta irakaskuntzan zebilen jende askoren hausnar usua izaten zen nola aplika zitekeen hemen hango ereduaren hainbat ertz.

Noski, holokausto sufritu berriaren itzal luzeak horren guztiaren teloi lana egiten zion miresmenari, baina askotan muga oso zen lausoa —edo ez zegoen mugarik— juduenganako elkartasunezko sentimenduaren eta Israel Estatuarenganako sinpatiaren artean.

Baina Israelek larrutik frogatu du: nazio guztien gaitasun bera du Israelek ere basakeria handienak egiteko. Baina ez gaitasuna bakarrik: bere militarismo erronkosoak tokitan utzi du garai bateko miresmena.


Utzi iruzkina: