PARTENOIAREN ZATI TXIKI BAT ITZULI DUTE

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:06

Nagore Irazustabarrena, ARGIA,  2009-03-29 -- 2178.zenb.

argazkia

 

Martha Dahlgren austriarraren izena Greziako egunkarietan azaldu da azken aldian, gazteak burututako keinu txiki baina eredugarriari esker. Martharen aitona Bigarren Mundu Gerran soldadu aritu zen eta gerrak, besteak beste, Greziako okupaziora eraman zuen. Beste askok bezala, oroigarri bat eramatea erabaki zuen eta Partenoiko harri puska bat hartuta itzuli zen etxera. Hildakoan Martha bilobari utzi zion altxor txikia: 30x7 zentimetroko friso zatitxoa. Bada, bilobak aitonaren oinordetza Greziako gobernuari itzultzea erabaki berri du. Gobernuak publikoki eskertu du austriarraren eskuzabaltasuna eta, bide batez, mendetan atzerritarrek lapurtutako ondarea berreskuratzeko ahaleginetan direla gogorarazi du. Txalogarria da herritar xume batek etekin ekonomikoari muzin egin eta ondarea dagokionari itzultzea; eta lotsagarria, gobernu eta erakunde handiek egin ez izana.

 


Utzi iruzkina: