ONDAREA, DAGOKION LEKURA
Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-02-01 -- 2170.zenb
Partenoiko estatua baten burua Greziara itzuli da berriki, Vaticanoko Museo Gregoriar Etruriarrean luzaroan egon ondoren. Berri pozgarria da, baina bakana. Izan ere, balantzaren alde honetan estatua horren burua jarrita nekez lortuko da beste aldeko bidegabekeria guztiak berdintzea.
Machu Picchuko ondarea horren adibide garbia da. Aurkitu eta berehala arpilatu zuten Peruko aztarnategia; ondarearen zatirik handiena AEBetara eraman zuten. Urteak dira Peruko Gobernua ondarea dagokion lekura itzultzeko borrokan ari dela. 2007an bazirudien ahalegin horrek emaitzak emango zituela, Yale-ko Unibertsitateak (AEB) lau haizetara zabaldu baitzuen bere esku dauden Machu Picchuko 46.332 piezak itzuliko zituela. Baina bi urtean ez da pieza bakarra ere mugitu eta Peruko gobernuak Yaleren aurkako demanda aurkeztea erabaki du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: