INSULAE, ANTZINAROKO ETXE-ORRATZAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 22:23


ARGIA, 2015eko urriaren 18a

    
Antzinako Erromako maketaren zati bat, erdian Insulae Felicles eraikina duela.
Antzinako Erromako maketaren zati bat, erdian Insulae Felicles eraikina duela.

Aro berriagoetan bezala, Antzinako Erroman ere lurzoruaren espekulazioak eraikuntza geroz eta bertikalagoa eragin zuen. Erromatarren etxeetan pentsatzean gogora datozkigunak patrizioen domus zabalak izan arren, erromatar gehienak insulae izeneko etxebizitza bloke merke eta garaietan bizi ziren, gehienbat alokairupean.

Ez dakigu, esaterako, Insulae Felicles hiriburuko etxebizitza-eraikin ezagun eta garaienak zenbateko altuera zuen, baina hainbat agintarik hartutako neurri murriztaileak aintzat hartuta, 20 metro aise gainditzen zituela esan daiteke. Izan ere, Augusto, Trajano eta Adriano enperadoreek eraikinen garaiera 21, 20 eta 18 metrora mugatu zuten, hurrenez hurren, gehienetan egurrezko egiturak zituzten blokeek oso erraz su hartzen baitzuten.

Tertuliano idazle kartagotarraren hitzetan: “Unibertsoa alokairuan dagoen etxe erraldoia da, zerurantz hainbeste solairu dituena, ezen erromatarren jainkoa Insulae Feliclesen bizi dela esaten baita”. 


Utzi iruzkina: