GONBITA
BERRIA, 2015-05-30 / Anjel Lertxundi
Idazle ur-edaleen poema bakar batek ere ezin du ona izan, ezin du denbora luzez iraun. Horrela botata, probokazio bat ematen du. Poeta eta irakurle abstemioen, poesiaren, alkoholaren inguruko onkeriaren kontrako alegato bat. Lagun abstemioak nirekin haserretu baino lehen: esaldia Horaziorena da, orain bi mila urte pasatxo idatzia. Bestalde, gogoratu liburu formatoan ageri diren lehen euskal hitzak, Rabelaisen Gargantua-n daudenak, gonbidapen adeitsu batekin:
Lagonak, edatera!
Atzo hasi zen Zarautzen aurtengo Literaturia, Literatura eta ardoa gai liriko etilikoa ardatz hartuta. Nola deitu beharko nioke ospakizunari? Jardunaldia, topaketa, mintegia? Horaziok eta garai hartako erromatarrek ardoaren konpainian egindako lagunarteko solasari simposium deitzen zioten. Ponpoxoegia, aukeran, Zarauzkoari deitzeko, baina euskarak badu sinposium hitzaren ordain jator askoa: txikiteoa, ardoaren konpainian egiten den lagun arteko solasa.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: