GALDERAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-04-16 22:22

                                                                                  Anjel Lertxundi Esnal

                                                                                BERRIA, 2013-04-16

 

Politika, edo res publica. Politika, auzi publikoen plaza: herritarren arazoak herritarren bistan eztabaidatzen, erabakitzen eta kudeatzen diren eremua. Foruak —besteak beste, kupoari buruzko erabakiak— foroan hartzen ziren. Foruak, foroan: gure legedi zaharrak izanetik hartu zuen izena.

Gardentasunaren legearen bezperetan, Rajoiren eta Urkulluren bilera ezkutu lekukorik gabea. Kupoa omen zuten eztabaidagai. Baina nola jakin, bilera sekretuan, isilean, gordean egin bazuten? Zergatik beren agendetan ez zegoen bileraren arrastorik? Kupoak zer du misterioaren zelofanarekin estaltzeko, zeintzuk izan ziren kupoari buruzko eztabaidaren ertzak? Kupoaz soilik mintzatu ziren edo baliatu zuten elkarri emandako bostekoa aurrekontuen negoziazioan esku sartzeko ere? Hartu zuten konpromisorik, bilerak ekarriko du ondoriorik?

Galdera asko. Eta egin litezkeenak. Susmo txarren habia goxoenak, gardentasunik gabeko zokoak.


Utzi iruzkina: