ESPARTAKO ODOLTSUENA TELEBISTAN
Denboraren makina
ARGIA, 2010-I-10
Spartacus: blood and sand izenburuko telesaila estreinatuko da urtarril honetan AEBetan. Espartako inoizko gladiadorerik ezagunena izan zen, milaka esklaburen buru Erromaren kontrako matxinada zuzendu zuelako. K.a. 73. urtean erromatar armada eta Galia Zisalpinako prokontsula mendean hartu zituen, baina, azkenean Marko Lizinio Krasok Rhegion-en esklaboak garaitu zituen.
1960an Stanley Kubrickek esklaboari buruzko filma egin zuen, mccarthismoak mehatxatutako Howard Fasten nobelan oinarrituta. Andy Whitfield australiarra (argazkian) protagonista duen telesaio berriak, ordea, ez die bereziki iturri historikoei erreparatu; ekoizleen esanetan, telebistarako ikuskizuna egitea izan da beren helburu nagusia. Horretarako, ordenagailu bidezko efektu bereziak eta, azpitituluak dioen moduan, odola eta harea erabili dituzte. Batez ere, odola.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: