BADA GARAIA!
BERRIA, 2015-10-17
Zertarako balio du filosofiak, gure bizi-kalitateari zer eransten dio substantzia zer den edo kontzientziaren nondik norakoak jakiteak, ondo bizitzeko ez al da hobe ondasun materialaz arduratzea bizitzaren zentzuarekin bueltaka ibiltzea baino? Filosofia kendu nahi omen dute eskola-programetatik. Ea egia den, ken dezatela behingoz zipitzik ere balio ez duen diziplina aspergarri hori. Orain urte batzuk latina kendu zuten, eta munduak ezer galdu al du sic transit mundi bezalako pedantekeriak ikasi gabe? Historia kentzeak ere batere kalterik ez. Aukeran hobe literatura ere errotik kenduko balute, bizitzan porrot egin dutenek bizitzan porrot egin dutenen istorioak kontatzen dituen asignatura triste hori.
Eskolak ikasle jendea gizarterako prestatzea du helburu eta gizarteak etekin materialak nahi ditu: eskolak ahaztu behar ez lukeen kontua da, arrakasta izan nahi badu. Ea behingoagatik bide ona hartzen duen, bada garaia!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: