Gaur izan dugu Ozaeta udalekuetako merendola eta bertan ikusi dugun argazki proiekzioaren bideoa duzue hemen. Datorren urtera arte, ondo ibili!!
Seguraski Ozaetako mila anekdota eta konturekin bueltatu direla etxera, baina hala ere non egon diren eta zer egin duten jakitzeko gogoekin gelditu bazarete, hemen duzue Ozaetako etxea ezagutzeko aukera. Bertan grabatutako LIPDUB-a ikusi dezakezue! Gozatu!
Aurrekoan, Ozaeta Awards sari banaketako argazkiak ikusi genituen baina bideoklipak igoteko aukerarik ez genuen izan. Orain, hemen duzue horiek ikusteko aukera: - MAMU HARRAPATZAILEAK taldea - IÑURRI ATOMIKOAK taldea - ATXIKITROPA taldea - SAKATUN taldea - DAISY TXUBIBUNI MUKIZAPIAK 4 KAPA taldea - TXUBIBUNI HEGALARIAK taldea
Gaurko plana: Landako hondartzan piraguetan ibiltzea!!! Goizean, jeiki eta euria! Hasieran, beldurretan egon gara, plana bertan behera geldituko zela pentsatuz. Hala ere, autobusa hartu eta Landara joan gara. Eta eskerrak! Eguraldiak hobera egin du eta topera aprobetxatu dugu piraguetan ibiltzeko! Eta gauean.... jolasak!!
Ozaetatik irten eta oinez tipi-tapa Garaiora arte etorri gara. Hemen bainatzeko aukera ere izan dugu baina tarteka, haizea irten eta "fresko" ere egiten du. Baina oso ondo gaude! Behintzat bainua hartzeko aukera badugu eta.
Igandean, egun berezia izan genuen Ozaetan. Egunean zehar bideoklipak grabatzen aritu ginen taldeka; ideiak, gidoiak pentsatu, dekorazioa, jantziak, grabaketa... Oso lan politak irten ziren eta horrekin, gauean gala berezia! Ozaeta Awards sari banaketa izan genuen! Konexio arazoak ditugu bideoklipak igo ahal izateko, beraz momentuz, photocall-eko argazkiak dituzue bertan! Gau magikoa!
Gaur plana alderantziz!! Atzo Eginora joandakoak, gaur Gebarako gaztelura! Eta besteak alderantziz!!
Azkenean, mendi ibilbidea egin ondoren eta erdi galduta ibilita... aurkitu dute gaztelua!! Gebarako gaztelura heldu dira!!
Gaur, egun berezia dugu Ozaetan. Irteera eguna!! Batzuk Gebarako gaztelura egin dugu mendi ibilbidea: Eta beste batzuk Eginora etorri gara eskalada, rapel eta arku-tiroa egiten:
Azalpenak adi-adi entzun eta jolasera!