Rodrigo Rosenbergen heriotzak ekarritako ondorioak

otxua 1456152051426 Otxua | 2009-05-19 15:40

Rodrigo Rosenbergen heriotza salatzeagatik Jean Fernando Anleu kartzelara sartu zuten eta Twitter programan ibiltzen ziren asko eta asko bere fidantza ordaintzen hasi ziren. Azkenean askatu egin zutela esan digu Joxe gure irakasleak.

Gauza da hil aurretik Rodrigo Rosenbergek bideo bat grabatu zuela bera hiltzeko asmotan zebiltzala esanez, bertan, presidentea jotzen zuen errudun eta baita bere emaztea ere.

Anleuk Twitterren esan zuen "Primera accion real sacar el pisto (dinero) de Banrural, quebrar al banco de los corruptos". Honegatik sartu zuten kartzelan eta esan beharra dago nahiko lotsagarria dela hau, zeren Guatemalan konstituzioaren arabera adierazpen askatusuna onartua dago eta beraz jendeak nahi duena idatzi dezake.

Egia esan behar bada oso lotsagarria da gobernu honek egin duena.
lotsagarria da beraiek ezarritako legeak ez betetzea eta horren erruz gazte bat kartzelara joatea.

Ondorengo bideoa da Rodrigo Rosenbergek eginiko adierazpenen testigu.



 


Utzi iruzkina: