mandazubi

ottopottotto 1456152050563 ottopottotto | 2007-05-28 12:37

ORRIA. Donostia, 64 – II

              IZENA. Hernani, Mandazubi baserria

              KOKAPENA.

                            -Longitudea: 43º 15’ 85”

                            -Latitudea: 1º 58’ 65”

 

ESTRATIGRAFIA: Ofitak.

 

Zonalde honetan, oso ugaria da ofiten antolaera buztin gisa. Buztinak harkaitz ofitiko garrantzitsuak okupatzen ditu, lakolito moduko eitea erakutsiz. Ebaketa bat eginez gero, ofitak pikor txiki baten itxura duela ikus dezakegu, hutsune batzuk agerian utziaz. Hutsune horiek epidota izeneko egitura batzuk betetzen dituzte eta oso ugariak dira.

              “Ofitak pikortsuak dira, pikor txikikoak, eta holokristaldun hipidimorfo testura dute. Oso ugariak dira piroxeno augitikozko kristalak, 3-4 mm ko tamaina hartzen dutenak. Bertan, plagioklasa inklusioak aurki ditzakegu 0.5 mm koak; plagioklasa, mena metaliko eta aztoratze produktuez inguraturik izan ohi dira.

Plagioklasa labradorita familiakoa da eta opako bezala sailkatzen direnak aurki ditzakegu bereziki; ugariena magnetita izan ohi da eta urriena apatita eta zirkoia. Alterazio hauek piroxenak uralitizatuz sortzen dira, aktinolita anfibole bihurtuz eta garapenaren bidez, prozesu amaieran klorita eratuz”.

 

              Garrantzitsua da oso egitura hauen presentzia gune diapiriko edo haustura guneetan azaltzen direla azpimarratzea; izan ere, ez dira inoiz beren benetako sorlekuan azaleratzen.  


Utzi iruzkina: