karbonatoak, pH eta konduktibitate elektrikoa
3. PRAKTIKA: Laginak prestatu
Laborategiko analisiak egiten hasi aurretik, laginak prestatu behar dira:
1. Lehortu:
Laginak hartu ondoren, ondo zabalduko dira eta lehortzen utziko dira.
2. Estruktura askatu:
Papurtu edo birrindu. Lehortzen ari den bitartean agregatu handienak eskuz hautsiko dira, lehortzean gogorri gera ez daitezen. Lehortu eta gero, plastikozko egurrezko mailu batez agregatuak hautsiko dira.
3. Homogeneizatu eta bahetu:
Helburua 2mm baino gutxiago duen lur frakzioarekin geratzea da.
4. PRAKTIKA: pH eta konduktibitate elektrikoa
4.1. pH
4.1.1. Kontzeptua:
Lurzoruaren fase solidoa fase likido batean integratua dagoela suposatzen da, hori dela eta edozein disoluziotan aplikatzen dirn disoluzioen orekak aplikatu daitezke lurzoruaren kasuan, eta pH kontzeptuak esanahi berbera du: hidrogeno ioien kontzentrazio molarraren espresioa. Honi azidotasuna edo uneko pH deitzen zaio.
Bi katioi dira lurzoruaren azidotasunaren arduradunak: H eta Al. Aluminioak hidrolizatzeko duen joeragatik, lurzoruaren azidotasunean zerikusia du.
Erreakzio horretan askatzen diren hidrogeno katioiak, lurzoru azidoetako hidrogeno katioi iturri nagusia da. Honi aldatze azidotasuna edota azidotasun potentziala esaten zaio.
Disoluzio erreakzioetan parte hartzen duten fase solidoko osagaiak honako hauek dira:
· uretan zuzenean disolba daitezke (gatz disolbagarriak)
· partzialki disolba daitezke (gatz erdi disolbagarriak)
Beste batzuk disolbagaitzak dira, baina karga elektrikoa dutnak (koloideak) eta katioiak eta anioak eutsi ditzaketenak, oreka erreakzioetan parte hartzen dute, eusten dituzten ioiak soluzioan askatu dezaketelako.
Lurzoruko koloideak, karga elektrikoa duten lurzoruko fase solidoko osagaiak dira, hona hemen horietako batzuk: Buztina (-), Silize hidratatua (-), Fe hidroxidoa (+), Aluminio hidroxidoa (+), Humusa (-), Konplexu organiko-mineralak (-),....
Buztinen karga normalean negatiboa izan ohi da, zenbait lurzoru oso azidoetan izan ezik. beste osagaien karga, pH aren araberakoa izango da.
4.1.2. Prozesua:
Lehendabizi, pH metroa kalibratu behar dugu. Ondoren, lurzoru bakoitzetik 10gr ko lagina hartu eta ur distilatuarekin (25 ml) nahastu erabat homogeneizatu arte ( 15 minutu gutxi gora-behera). Bukatzeko, makinarekin kontaktuan jarri eta pH aren balioa emango digu. Oharra; 1: 2,5 estraktuan neurtuko ditugu pH balioak.
4.1.3. Emaitza:
H1 pH = 8.05
H2 pH = 7.39
4.1.4. Interpretazioa.
Argi denez, lurzoru hauen pH basikotzat jo daiteke. Harri amaren herentziaz gatz alkalinoen pilaketa dela eta aurkitzen dugu lur hauetan pH hau. Izan ere, bi horizonte hauetan katioi konplexu bat aurki dezakegu: Ca (2+), K(+) eta Mg (3+) eta hau dela eta aurki dezakegu Kaltzio Karbonatoaren presentzia.
Nekazaritza arloan lur honen pH aztertuz gero, maila ona duela esan genezake. Halere, fosforo, burdin, Kupre, zink, manganeso eta zenbait substantzien disposizioa gutxitzen du.
4.2. Konduktibitate elektrikoa.
4.2.1. Kontzeptua
Gatz disolbagarrien presentzia neurtzeko egiten da neurketa hau. Analisi honekin ezin da diagnostiko oso bat egin, analisia positiboa bada, beste analisi batzuk egin baharko dira gatz disolbagarrien presentzia ziurtatzeko. Gatz disolbagarrien presentzia ohikoa da lurzoruan, jatorria naturala izan daiteke edo zenbait kasutan nakazal praktiken ondorioa. Gatz hauek lurzoruan pilatzen direnean efektu negatiboa izan dezakete landareetan, eta kasu hauetan "lurzoru-gaziak" izena emango zaio lurzoruari.
Askotan, gatz kontzentrazioa handia bada, presio osmotikoa handitzen da eta landareek ura xurgatzeko zailtasunak izaten dituzte; gainera ura galtzen dute eta lehorte fisiologikoa gertatzen da landarean. Beste batzuetan, sodioaren presentziak aldatze konplexua okupatzen du, koloideen dispertsio efektua gertatuz eta ondorioz lurzoruko estruktura hondatuz.
4.2.2. Prozesua.
Konduktibitate elektrikoa neurtzeko aparatu espezializatu bat behar dugu, konduktimetroa. Martxan asteko, bere elektrodoa sartuko dugu ontzian, eta lehen egin bezala, neurketa egin aurretik aparatua kalibratuko dugu. Ondoren, lurzoru bakoitzetik 10gr ko lagina hartu eta ur distilatuarekin (25 ml) nahastu erabat homogeneizatu arte ( lehen egin bezala). Bukatzeko, makinarekin kontaktuan jarri eta balioa emango digu. Oharra; 1: 2,5 estraktuan neurtuko ditugu konduktibitate elektrikoaren balioak.
4.2.3. Emaitzak.
H1 K.E. = 352 Us / cm
H2 K.E. = 429 Us / cm
4.2.4. Interpretazioa.
Lurzoruaren konduktibitate elektrikoa neurtzerakoan, nekazaritza arloan behitzat landareak egoki bizi ahal izateko bere balioa 600 Us / cm baino bajuagoa izan behar du. Argi denez, gure bi horizonteetan K.. E. maila egokia dela esan daiteke.
5. PRAKTIKA: Karbonatoak
5.1. Kontzeptua.
Lurzoru basikoetako osagai nagusia kaltzio karbonatoa da. Ca Co3 disolbagaitza da ur hutsean, edo disolbagarritasun konstante baxua du (1, 012 g / l). Halere, CO2 duen uretan aisa disolbatzen da.
Klima hezeetan, lurzoruaren perfilean barna mugitzen da, guztiz garbitu daiteke, eta ondorioz lurzoru azidoak sortu. Klima lehorretan aldiz, ez da guztiz garbituko baina lurzoruan barna mugituko da, sakonera jakin batean pilatuz.
Lurzoruko karbonatoen jatorria hainbat bideetatik erator daiteke:
· Harri amaren herentziari egokitua
· Karbonatoa duen ura erabiltzeagatik
· Neoformazio prozesuak plagioklasa eta piroxenoak oinarri hartuta.
Nekazaritzaren ikuspuntutik, karbonatoen presentziak zenbait elikagaien urritasuna ekar dezake (Fe eta P) eta horregatik da garrantzitsua kaliza aktiboa neurtzea (buztin tamaina <2 Um duen karbonatoa). Zalantzarik ez da karbonatodun lurzoruetan bere estruktura hobetzen duela, baina horizonte batean pilatu ezkero sustraien hedapena murriztu daiteke.
5.2. Prozesua.
Lehendabizi, lurzoru gramo bat pisatu, eta matraz batean sartuko dugu, lepo esmerilatua duen ontzi batean. Ondoren, azido klorihdrikozko (HCl) entsegu hodia sartu, matraza kaltzimetroan ipini eta estalkia jarri. Azido klorhidrikoa lurrarekin kontaktuan jarri eta ondorioz, kaltzimetroan bolumen bat azalduko da. Bolumen hori, askatutako CO2 kantitatea da, eta formula bat aplikatuz, karbonatoen ehuneko proportzioa jakingo dugu.
% CaCO3 = (V/P) x (Pb/ Vb) x 100
CaCO3 purua (gr) |
Askatutako CO2 (l) |
0.21 |
0.056 |
0.14 |
0.039 |
5.3. Emaitzak.
H1 V = 0.023 l.
H2 V = 0.024 l.
5.4. Kalkuluak.
· Lehendabizi, Kaltzio karbonato puruaren emaitzen media egingo dugu:
(0.14 +0.21) / 2 = 0.175 gr.
(0.039 + 0.056) / 2 = 0.0475 l.
· Ondoren, hiruko erregela erabiliz, CaCO3 puruaren datuak eta gure bolumena jakinik, lurzoru gramo batean dagoen karbonato kopurua jakingo dugu:
H1
0.175 gr þ 0.0475 l.
x þ 0.023 l. X = 0.0847 gr.
H2
0.175 gr þ 0.0475 l.
x þ 0.024 l. X = 0.0884 gr.
· Beharrezko datuak lorturik, formula aplikatuko dugu eta karbonatoen portzentaia zehaztu ahal izango dugu:
% CaCO3 (H1) = (0.023/1) x (0.175/0.0475) x 100 = % 8,47
% CaCO3 (H2) = (0.024/1) x (0.175/0.0475) x 100 = % 8, 84
5.5. Interpretazioa.
Karbonato kopurua aztertuz gero, maila baxua duela esan genezake. Lehen horizonteak azpikoak baino karbonato kopuru gehiago dagoela ikusi dezakegu, eta baliteke honen zergatia klima hezeetan lehen horizontean ematen den garbiketa prozesua izatea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: