Orain bai!!!! Trukoa hartu diot!!
Word-eko testu bat hemen itsasten saiatuko naiz, oso haundia ez den bat... otitisari buruzkoa noski!!!!
Eustakioren tronpa
Eustakioren tronpa barrunbe tinpanikoa faringearekin lotzen duen hodi edo kanala da. Honen funtzioa erdiko belarriaren presioa kanpoko presioarekin orekatzea da, hau baita erdiko belarriak kanpoaldearekin duen erlazio bakarra. Eustakioren tropan arnas mukosak daude; hauek tronpa itxiarazten dutelarik.
Eustakioren tronpa itxita mantentzen da egunean zehar, aharrausi edo irenstean irekitzen da. Beste maniobra batzuk ere badaude tronpa irekiarazten dutenak, batzuk konplikatu xamarrak ordea. Tronparen funtzionaltasuna ondo ez duen haurrengan oso baliagarria izan daiteke ariketa hauek egitea, bizpahiru aldiz egunean. Ariketa hauek guztiz eraginkorra izateko, inguru horretako giharrak indartzeko ariketak egitea komeni da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: