ZAZPI
Harreman publikoen betebeharra
Goiko argazkian agertzen den gizona Arthur W. Page da. Harreman publikoen inguruan hitz egiten ari garenez aipatzeko garrantzitsua iruditu zaidan gizona da. Izan ere, Arthur W Page "harreman publiko korporatiboen aita bezala ere ezagutu daiteke. Enpresa batean harreman publikoek jarraitu beharreko zenbait printzipio zerrendatu zituen.
- Egia esan
- Ekintzek hitzek baino gehiago balio dute
- Hartzailea entzun
- Etorkizunean pentsatu
- Harreman publikoen ekintza guztiak egiterakoan enpresa osoa baldintzatuko balute bezala landu
- Gogoratu enpresaren irudi garrantzitsuena pertsonek ematen dutela
- Lasai, paziente eta umore onarekin mantendu.
Harreman publikoek nahiko fama txarra dutela esan dezakegu. Askok engainu bezala ikusten dutelako eta pertsonen buruekin jolasten dutela pentsa dezaketelako. Baina harreman publikoak edozein enpresatan beharrezkoak dira. Komunikazio on bat landuta enpresek sekulako irabaziak lortu ditzaketelako (azken finean hori izaten baita enpresen helburu nagusia, bakarra ez bada).
W. Page-ek zerrendatutako printzipioekin zilegizko harreman publiko batzuk landu daitezkeela esango nuke. Baino ikusi daiteke orain arte egindako hainbat kanpaina oso onak ez dituztela puntu guzti horiek betetzen. Aurreko listari erreparatuz...
- Edozein hartzailek, jasotako mezua egia izatea espero du. Gaur egun jendeak publizitatea edo harreman publikoak gezur hutsa direla esan arren, denek espero dute jasotako mezua, berria edo dena delakoa egia izatea. Klasean honen inguruan ikusi daitekeen bideo bat landu genuen ("Vender la guerra"). Egia esatea hhpp-en printzipioetako bat bezala ikusten denez, noraino da zilegizkoa zerbaiten inguruan gezurra esateko onen irudi ona lantzeko?
- Bigarren puntu honi buruz ez daukat asko esateko. Egia da kanpaina ona landuta hitzek indar handia lor dezaketela baino, ekintzen bidez, jendeak ikusi dezaken edozerk indar gehiago hartuko du (bai ona, txarra, gezurra edo egia izanda).
- Hartzaileak garrantzi handia hartzen du kanpainan noski. Eta askotan hartzaileak zer erantzun mota ematen duen kontutan ere hartu behar da. Baina adibidez Invictus filmaren inguruan ikusi genuen bezala, beste batzuetan plangintzan konfiantza osoa ezarriz emaitza onenak lor daitezke.
- Laugarren puntua nire ustez garrantzitsuenetarikoa izango litzateke. Harreman publikoak etorkizuneko erantzun batean oinarritzen dira.
- Kanpaina enpresa baten ingurukoa dela kontutan izan behar da eta enpresa edo jende taldeko beste inori kalte egiten ez zaiola kontutan izatea nabarmen ikusten dut. Azken finean, edozein marka, enpresa edo dena delakoren irudi ona landu nahi baduzu ez zen zentzuzkoa izango marka berdinaren beste zatiren baten aurka egitea edo kaltetzea. Hau da, ez dute puntu hau printzipio garrantzitsu bat bezala ikusten. Harreman publikoetan dabilen norbaitek zentzuzko alderdi bat bezala ikusiko duela uste dut. Konturatu gabe beteko duen puntua.
- Hau ere azpimarratu beharreko puntu bezala ikusten dut. Enpresa baten irudia bertan lan egiten dutenen menpe ere badago. Beraiek esan edo ezkutatu dezakete nahi dutena eta horrela enpresaren irudia bide batetik bideratu. Bestalde, ongi tratatutako langileak enpresarekiko jarrera positiboa izanda hori izango da hartzaileei erraz kutsatuko dietena. Honekin ere aipatzekoa da Nike edo Adidas bezalako markek hartu duten fama txarra beraien langileak direla eta.
- Azken puntuak puntu positibo eta alaia ematen dio zerrendari. Nere ustez lan egiten dakizun bitartean nahi duzun moduan ibili zaitezke harreman publikoak lantzen. Kanpaina ondo landuta badago arrakasta izango du seguruen. Ez dut uste profesionalaren jarrera edo umoreak garrantzi handia hartuko duenik hemen.
Puntu hauei gehitzeko. Harreman publikoekin landutako irudia egunero landu eta mantendu beharko den irudia izan beharko litzateke. Anekdota bezala Espainian Hero Baby markak izan zuen liskar txiki batekin markaren irudia pikutara joan zen. Eta liskar txiki hori twiter bidez izan zen. Tweet sinple batek irudi oso bat kaltetu zuen.
Samantha Villar kazetariak Palma olioari buruzko galdera bat egin zion hero Baby markari. Palma olioaren aurkako kontzientzia pizten eta garatzen hasia zen eta hero Babyk hau erantzun zuen: “A Samanta Villar, acomodada y famosa, sus hijos le hacen ‘perder calidad de vida’. Ánimo Samanta, tus hijos te querrán igual. #EmpiezaLaVida”. Erantzun erasotzaile honek aurkari asko aurkitu zituen sareetan eta ez zion fabore handirik egin Hero Baby markari.
Twitter aipatu dugunez azpimarratzekoa iruditu zait ere Cruzcampo markaren twitter-a. Ematen diren erantzunak biralak bihurtu ohi dira eta irudi atsegin eta umoretsu bat izatea lortu dute
Cruzcampo adibideak: https://www.buzzfeed.com/beatrizserranomolina/community-manager-cruzcampo