BEDERATZI

Ostarte 1537634463455 OSTARTE | 2018-12-01 13:35
1

Ostarte 1540730245589

PARIS "LA CIUDAD DEL AMOR"

Paris Europako hiriburuetako ezagunetarikoena da eta burura etortzen zaizun lehenetariko gauza "paris la ciudad del amor" izango da seguruenik. Baino zergatik lotzen dugu maitasuna hiri horrekin? Harreman publikoen inguruan geroz eta gehiago ikertzen dugun heinean, horrelako galdera gehiago egitera bultzatzen nauela uste dut.

Paris hiri erromantiko bezala ikusten da eta bikote asko dira Eiffel dorrearekin argazki bat ateratzea erromantiko eta polit bezala ikusten dutenak. Ez da kontrakorronte juteagatik baino nik ez dut irudi hori ulertzen eta horregatik ere kuriositatea sortu zitzaidan eta horren inguruan ikerketa txikia egitea pentsatu nuen.

  • Eiffel dorrea
  • Zubiak
  • Hizkuntza
  • Filmak

Honen inguruko kritika edo iritzi desberdinak bilatzen egon naizen arren ez dut asko aurkitu. Jende guztiak, Parisek duen erromantizismoa autore eta film desberdinengatik izan dela diote et ahori kontutan izanda oso arrakastatsua ikusten dut filma desberdinek Parisi eman dioten indarra turismoarentzat batez ere.

Elementu hauekin barneratuta dugu Parisek lortu zuen titulu hori eta ondorioz, 2017 urtean Madrilek titulu hori uztea eskatu zion Parisi harrotasunaren hiriburu zela eta. Bideo baten bidez Pariseko alkateari titulua partekatzea eskatu zioten.

 

 

Urteen bidez Parisek lortutako irudi horretaz baliatuz, Madrilek bere kanpaina antolatu zuen.

Bideoa eskaera formal bezala aurkezten da baina tonu alaiak eta ironia puntu horretaz baliatuta, Madrilen irudia ere berritu eta alaitzea lortu zuten. Madriletik antolatutako kanpainak jarrera oso ona izan zuen. Facebooken kanpaina iragarki moduan agertzeko pentsatuta zegoen. Hala ere, bideoa aurkeztu eta 20 ordutara, jada 6.000 pertsonek baino gehiagok partekatu zuten bideoa lagun eta ezagunekin.

Hurrengo egunean, Pariseko alkateak twiter bidez erantzun zion Madrileko alkateari hurrengo tweet honen bidez: "París os ama y comparte su título de ciudad del amor en el día del Orgullo Mundial". Horrela, istorio honi bukaera borobila emanez.

Lehenengo adierazpen eta manifestazioen 40. urteurrena ospatzeko Madrilen agenda oso bat bete zuten ekitaldi, ikuskizun eta gauza desberdin askorekin. Festak sekulako arrera izan zuen eta hiriburura 2.000.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren mundu osotik.