SEI

Ostarte 1537634463455 OSTARTE | 2018-11-10 13:44
1

Ostarte 1540309674590

Aurten, lehenengo aldiz lagunekin pisu bat hartu dugu eta edozein ikasle pisu bezala telesail edo programa batera sutsu lotu gera. Aurten Gran Hermano Vip tokatu zaigu. Bertan gertatzen den guztiaren berri daukagu eta lagun bakoitzak bere irabazlea ere aukeratu du.

Programa ezagutzen ez duen norbait badago azalpen txiki bat egingo dut. Etxe batean 15 pertsona inguru sartzen dituzte eta hilabetetan zehar etxe barruan gertatzen dan guztia erakusten da kamera batzuen bidez. Etxe barruan dauden bitartean ez dute informaziorik jasotzen kanpoan gertatzen ari denari buruz (batzuetan familiarren bisitak jasotzen dituzte baino hauek ezin dute informaziorik eman). Astero pertsona bat etxetik botatzen du audientziak eta horrela irabazle bat geratu arte. Etxekoek bitartean, astero froga desberdinak egiten dituzte asteko bazkaria lortzeko (froga pasatzen badute egunero 4 euro dituzte jateko kide bakoitzeko. Froga galtzen badute berriz, euro 1).

Hori bertan daudenen betebeharra da astean zehar. Hala ere, audientziak garrantzi handia hartzen du, izan ere, ikusleak dira astero nor joan behar den erabakitzen dutenak. Horregatik, barruko partaideek bere irudi ona landu behar dute jendeak gustuko izateko.

Ikusleen artean txutxu-mutxuak gustatzen direla ezaguna da eta horregatik askotan ere konkurtsoko etxean sartu baino lehenago partaideek beraien artean hitz egin eta antzerki edo paper desberdinak prestatzen dituztela ere esan ohi da. Hau guztia audientziaren interesa pizteko eta etxe barruan irauteko. Baina plan hauen prestaketa ikusleen artean gaizki ikusita dago, horregatik partaideek bere naturaltasuna aldarrikatzen dute. Planik ez dutela esaten dute eta beraiek diren bezala jokatzen dutela defendatzen dute.

Programa honi buruz hitz egitea pentsatu nuenean interesgarria iruditu zitzaidan harreman publikoen joku bat bezala ikusi nuelako. Ikuspegi desberdinetatik harreman publikoak modu praktiko batean ikusteko modu erraza iruditu zitzaidan. Baina honi buruz pixka bat sakonago pentsatzerakoan gauza asko kontutan izan behar direla konturatu nintzen.

Partaideek etxean egiten dutenaz gain, gauza gehiagok ere garrantzi handia dutela azaldu nahi nuen eta gauza hauen list aoraindik ere ez dut mugatu. Hala ere, harreman publikoen inguruan eta hauen indarra ezagutzean, konkurso hau ikustekomodu analitikoagoa piztu zaidala esango nuke eta horrelako programak ikustean kontutan izan behar diren gauza desberdinak zerrendatuko ditut orain.

  • Kontuan izan behar da programak errespetu eta antzeko arauak jarraitzen dituela eta behin baino gehiagotan partaideak kaleratu behar izan dira komentario desberdinengatik.
    • Aurten antzeko kasuak ere egon dira audientzia asko haserretu dituztenak. Partaide baten (Omar Montes) komentario batzuk zirela eta, bere kanporaketa eskatu zen baino zuzendaritzatik kanporatu ordez, astero izendatzen diren nominatuen listan sartu zuten. Honek audientzia asko haserretu zuen dirua lortzeko bide bezala ikusi zutelako. Izan ere, astero nominatu horien listako bat botatzeko, audientziak bozkatutakoaren arabera aukeratzen da eta hori noski, mezu eta deien bidez bozkatzen da.

 

  • Partaideek etxe barruan egiten dutenak noski garrantzi handia ere baduela baina...

 

  • Programako zuzendaritzak pantailan erakutsi nahi duena erakusten du eta horrekin asko jolastu daiteke
    • Programa 24 orduz zuzenean ikusi daiteke internet bidez. Baina, nahiz eta kamara pila egon, zuzenean etxeko 2 irudi bakarrik ikusi ditzakezu. Etxe barruan 15 kiderekin hasita zentzuzkoa da pentsatzea ezinezkoa dela gertatzen den dena ikustea. Eta horrekin ere asko jolastu daiteke. Ikusten ditugun irudiak aukeratuak dira.

 

  • Partaideak defendatzeko normalean familiar edo lagunak joaten dira "plato"-ra eta berak ondo edo gaizki defendatzen duen arabera ere askotan baldintzatu dezake partaide baten konkurtsoa bai onerako baino baita txarrerako.

 

  • Konkurtso mundu hontatik kanpo dauden kideek ere norbaiten konkurtsoa balditzatu ahal dute.
    • Aurten horrelako kasu bat ere eman da. Etxean nominatuta zegoen neska bat(Isa Pantoja alaba). Bere amak (Isabel Pantoja abeslaria), bere alabaren alde egiten zuela erakutsi nahian bere fan guztiei alabaren alde bozkatzea eskatu zuen erdi negarrez. Honek alderantzizko emaitza izan zuen eta inork ez zuen espero arren Isa Pantoja alaba lehena izan zen Gran Hermanoko etxea uzten.

 

Gehiago luzatu gabe, laburbilduz, konkurtso hau irabazteko aldagai asko kontutan izan behar direla argi ikusten da. Puntu positibo bezala, nabarmendu daiteke zaila izango dela norbait estrategia super-burutu batekin sartzea programa irabazteko. Hala ere, azpimarragarria da puntu negatibo bezala partaide batek bere kabuz irabaztea zaila duela eta etxe barruan gertatzen denaz gain, kanpoan gertatzen diren gauzak ere baldintzatzen dutela.