HIRU
INVICTUS
- 2009 urtean estreinatua
- Zuzendaria: Clint Eastwood
- Gidoilaria: Anthony Peckham
- John Carlin idazlearen Playing the enemy liburuan oinarritua dago
Nelson Mandela aktibistaren bizipenak kontatzen ditu pelikula honek. Gehien bat hil baino lehenago, presidentzian egon zen bitartean egin zituen ekimenak kontatzen ditu.
Filma honetan protagonistak Nelson Mandela bera eta bertako errugbi taldeko jokalari bat dira, Francois Pienaar. Pertsonai hauen paperak Morgan Freeman eta Matt Damonek hartzen dituzte.
Bizirik egon zen bitartean Nelson Mandelak garrantzi handia hartu zuen pertsonaia izan zen eta gaur egun ere hego Afrikan aurrera eramandako ekimenengatik ezaguna da.
Arrazakeriaren bereizketaren amaiera bilatzen zuen eta presidentetzara iristean film honetan erakusten den komunikazio bidea jarraitu zuen. Errugbi taldearen bidez, herrialde guztiaren ohorea piztea herritar guztiak batuz arraza alde batera utziz. Geroztik, asko izan ziren Mandela goraipatu zutenak, baita garaian bere aurkari izan zirenak ere.
Mandelak 250 sari baino gehiago jaso zituen. Horien artean, 1993ko bakearen nobel saria.
Filmean erakusten den bezala, horrelako aldaketa handiak bilatzeko lan asko egin behar da. Mandelak bere abantailadun posizioaz baliatuz, hau da, presidente kargua lortu zuela aprobetxatuz, Hego afrikan zegoen arrazakeria egoera aldatzen saiatzen da.
Bere buruan zeukan plangintzan konfiantza osoa zuela erakusten da. Filmean, jende asko aurka zuela erakusten da baino berak bere ideia argi izanda plangintzarekin aurrera jarraitzen du.
Hego afrikako errugbi taldeak mundiala irabaztera bultzatzen du erreminta humanisitko bezala erabiliz. Termino hau filmean bertan erabiltzen dute izan ere bere laguntzaileak hasieran ez du ondo ulertzen zergatik ematen dion hainbeste garrantzi presidenteak errugbi talde bati. Berak erreminta bat bezala erabiltzen ari dela azaldu eta konfiantza eskatzen dio.
Harreman Publiko kanpaina hau oso konplikatua ikusten dut puntu desberdin asko kontutan izan behar direlako.
1. Presidenteak bere kargua zorian jarri dezake jendeak ez badu ulertzen edo ongi ikusten egiten duena. Kasu honetan, bera beltzarana izanda, jende askok ez zuen ulertzen zergatik babesten zuen apartheidarekin hain lotua ikusten zen errugbi taldea.
Apartheida Hego afrikan eta Namibian zegoen bereizketa sistema zen.
2. Filmean errugbi taldearen hobekuntza handia ikusten da. Irabazteko aukerarik ez zuen talde batek mundiala irabaztea lortzen du. (Modu honetan ere ikusi daiteke presidentearen konfiantzak taldeak gogo handiagoekin ekitea bultzatzen duela ere)
Errugbi taldeak garrantzia hartzeak eta mundiala irabazteak herrialdearen nazionalismo antzekoa pizten du eta arrazakeria alde batera utzita bere herrialdearekiko harrotasuna sentitzen dute garaipena denak elkarrekin ospatuz.
Bechdel testa ez du pasatzen
Bechdel testak edozein errepresentaziorako estandar batzuk ezartzen ditu genero hutsunea saihesteko.
- Bi pertsonaia femenino edo gehiago agertzen dira filmean?
- Pertsonaia hauek beren artean hitz egiten al dute?
- Elkarrizketa hau beste hirugarren gizon baten ingurukoa da?
Filma honetan Mandela eta errugbi taldekoek hartzen dute garrantzi osoa.
Emakumeak ere badaude filmean zehar baino hauek beti ere Mandelaren planaren eta egitekoen inguruan hitz egiten dute.