LAU

Ostarte 1537634463455 OSTARTE | 2018-10-28 19:01
1

Ostarte 1540835307887

LOS CIERVO

Bloga aurrera doan heinean ikusi dezakegun bezala, harreman publikoak gure inguruan edonon aurkitu ditzakegu. Normalean, zerbaiten itxura ona lantzeko erabiltzen dira eta plangintza handia darama horrelako kanpaina on bat aurrera eramatea. Hala ere, plangintza asko daraman kanpaina batek, aurreikusten ez zen erantzun bat izan dezake eta itxura ona landu ordez publikoak ikuspuntu txar batekin har dezake.

Beste batzuetan, lan handia hartu ez duen kanpaina txiki batek jendearen arreta jaso dezake eta espero ez zen erantzun handia eta ona lortu. Honen adibide txikia bezala Donostian biralizatu zen bideo hau erakusten dizut.

 

 

Egunetan zehar, Donostian, orein honen bideoa zabaldu zen. Jendearen eztabaida nagusia ea benetakoa edo amarru bat zen ikustea izan zen eta horrela jende guztiak bideoaren berri izan zuen.

Egun batzuk geroago, bideoaren jatorria zabaldu zen. Bideoa, Los ciervo musika taldearena zen eta beraiek ere ez zuten espero bideoak izan zuen arrakasta. Horregatik, espero baino askoz lehenago azaldu behar izan zuten nondik zetorren bideo hura. Bere diskoa berria eta biraren hasieraren berri eman nahi zuten eta bideo txiki hau atera zuten "teaser" moduan.

Teaserra, intriga kanpaina bezala ere ezagutzen da. Kanpaina bat baino lehenago aurkezten da jendearen kuriositatea pizteko. Formatu desberdina izan dezakete, ez du zergatik beti bideo bat izan behar baino teaserren artean aipatzekoak dira ere American Horror Story telesailarenak. Telesail honetan, denboraldi bakoitza gai baten inguruan doa horregatik jarraitzaileek, denboraldi berriak aurkezten dituen teaser hori gogoz espero dute.

Los ciervo taldearen komunikazio kanpaina txiki honek sekulako arrakasta izan zuen eta hortaz gain, biran jasotako dirua ELA gaixotasunaren aurkako ikerketarentzat zuzenduko zela azaldu zuten eta bideoak arrakasta handia izan zuenez, espero baino laguntza gehiago jaso zuten.

Baliabide gutxi zituen talde honek, arrakasta handiko kanpaina eraman zuen aurrera eta gainera espero zutena baino askoz hobe izan zen. Kanpaina baten lortuko duen erantzuna aurreikustea zaila da.