HAMAIKA
EL ASCENSO REPENTINO DE KAREN THOMPSON
Orsai blogeko Hernan Casciariren post-a
Testu honetan ere hedabideen erabilera garrantzitsua da. Ebay-en enpresaren salmentak igotzeko teknika berria aurkitu dute. Hedabidetara gezurrezko albiste motzak bidaliz dohaineko publizitatea lortzen dute. Albiste xelebreak izanda jendeak albiste hauek gogoratzea lortzen dute eta horrela marka jendearen buruan geratuz dohaineko publizitatea lortzen dute.
Albiste honen bidez Ebay-en erostea oso erraza dela zabaldu nahi dute. Testuan erabiltzen den adibidea hurrengoa da: 3 urteko haur batek arrosa koloreko auto bat erosten du Ebay-en. Honek aspaldi entzunda nuen albiste bat ekarri zidan burura. Sei urteko neska batek panpin etxe erraldoi bat eta gailetak eskatu zizkion Alexari eta gurasoen mugikorrera iritsi zen eskaeraren onarpena. (Albistea hemen) Egia da antzeko albistea dirudien arren, Alexaren albisteak ez zuela erantzun berdina jaso. Testu hau irakurrita ulertu dezaket albiste horren bidez bilatzen zena, Alexa eta gure ahotsaren bidez gauzak erostea erraza dela erakustea zela baina, beste gauza bat lortu zuten. Jendean horrelako aparatuen aurkako iritzia sortu da etengabe gure elkarrizketak entzuten dagoen zerbait bezala aurkeztu zutelako.
Alexa ahots bidezko laguntzaile birtual bat da. Siri ezagutzen dutenentzat, berdina izango litzateke baino Alexa Amazon enpresarena da eta Siri Apple-ena.
Publizitatea eta HHPP ikasten dudanez ideia originala iruditu zait horrelako albisteak erabiltzea salmentak igotzeko modu bezala. Hala ere, albistegietan erraz zabaltzeko gai direnez, beste edozein albisteri garrantzia edo sinesgarritasuna kentzen diote gezurra direla ezagutzen bada. Horregatik, spot batentzako ideia bezala ere hartu daitekeela ere pentsatu dut.
Bestalde, testuan ere aipamena egiten zaio gizartearen lañotasunari. Izan ere, testuan ikusten den bezala, hedabideek galderarik egin gabe, porro bat erreta Karenek idatzitako albistea sinesten dute eta biralizatzen dute.
Laguntzaile hauen inguruan ater adiren antzeko beste albiste batzuk (gaztelaniaz):