HAMAR

Ostarte 1537634463455 OSTARTE | 2018-12-16 17:41
1

Ostarte 1544900187633

HEDABIDEEN BIDEZ MANIPULATZEKO 10 ESTRATEGIA

Noam Chomsky hizkuntzalari eta filosofoak hedabideetan manipulatzeko erabiltzen diren 10 estrategia desberdinen zerrenda egin zuen.

Egia da horrela aurkeztuta harreman publikoetan interesa daukagunentzat testu deigarria eta interesantea bezala aurkeztu daitekeela baino egia da ere harreman publikoek gizartean nahiko fama txarra hartu dutela. Horren inguruan pentsatzen hasi naiz testuaren izenburua irakurtzean, izan ere, "manipulazio" hitzak konnotazio txarra dauka eta hedabideak zuzenean manipulatzaile bezala aurkezten ditu izenburuak. Horrela gizarteari zuzenean hedabideak txarrak direnaren mezua bidaltzen zaiela pentsatzen dut.

Apunte txiki honen ondoren Noam Chomskyren zerrendaren inguruan arituko gara orain.

  1. Distrakzio teknika: Azken finean gizartean garrantzi handia hartu dezaketen gaietatik aldentzen gaituzte. Hedabideen agendan gai bat ez bada azaltzen ez dugu horren inguruko ezer jakingo eta ondorioz ez dugu horren inguruko iritzirik eraikiko. Gizartea nahiko alferra da eta ez dugu ikertuko zerbaiten inguruan, ez dugu interesa erakutsiko edozeren egoeraren inguruan honi buruz gutxi edo ezer ere ez esan ez badigute. Hedabideetan garrantzi gabeko gauzen inguruan hitz egiten badigute, bizitza "arduragabe" batean bizitzen gara. Gizarte arduragabe eta alferra influentziagarria da.
  2. Arazoa sortu eta irtenbidea eskaini: Izenburu hori irakurrita adibide sinpletara joan zait burua. Palma olioa txarra dela zabaldu. Zenbait produktuetan palma oliorik ez dutela handiz idatzi eta listo, garestiago saldu osasuntsuak direlako. Baina estrategiaren azalpena irakurtzean klasean ikusi genuen Vender la guerra bideoa berriro gogorarazi dit. Estatu batuek Iraken aurkako iritzi publikoa egotea lortu zuten hedabideen bidez gezurrezko sarraski bat salduz. Irtenbide bezala Irakera soldaduak bidaltzea eskaini zuten eta sarraskia zela eta estatu batuarrek irtenbide horren aldeko iritzia erakutsi zuten. Testuan agertzen diren adibideak nahiko gogorrak dira ("Kale borroka piztea edo areagotzea, edota atentatu odoltsuak prestatzea, publikoak segurtasunaren aldeko legeak eta askatasunaren kaltetan doazen politikak eska ditzan. Edo krisi ekonomiko bat sortzea gizarte eskubideen atzerapena eta zerbitzu publikoen deuseztatzea beharrezko gaitz gisa onar dezaten."). Gauza serioak bezala ikusten diren albistegiei ere beldurra izatea ere sortarazten du horrelako gauzak irakurtzea.
  3. Pixkanakakoaren estrategia: Igel bat irakiten dagoen lapiko batean sartzen badugu, segituen salto egin eta ihes egingo du baino igela lapikoan sartu eta gero pixkanaka ura berotzen badugu irakiten egon arte, igela ez du aldaketa nabarituko eta azkenean hil egingo da. Gizartea manipulatzeko estrategia hau oso erabilia dela esango nuke baino hedabidetan baino, produktu desberdinen prezioetan da gizarteak gehien nabari duena. Egia da gizartea, teknologia eta dena orokorrean geroz eta azkarrago mugitzen eta garatzen dela eta geroz eta errazagoa da gauzen arteko konparaketak ateratzea. Horregatik nik uste dut estrategia hau ona izan daitekeen arren, puntu batean gizartea aurka jarriko dela. Izan ere, dena azkarrago mugitzen denez, gizarteak bere iritzia zabaltzeko ere errazagoa dauka orain duela urte asko baino, eta gaur egun pixkanaka baino konstanteak izaten diren aldaketen aurkako mugimenduak piztu daitezke.
  4. Atzeratzearen estrategia: Aurretik aipatu bezala, gizartea axolagabea da eta ez dugu etorkizun urrun batean pentsatzen. Horregatik, etorkizun batean emango diren aldaketak onartzeko joera dago nahiz eta ez gustatu. 
  5. Publikoari haurrei bezala hitz egitea: Tonu infantila erabiltzea hedabideen estrategia bezala aipatzen da. Honek ustekabean harrapatu nau horrelako tonuak nahiko urduri jartzen nautelako bai niri eta bai nire inguruko lagunei eta familiari. Hala ere, ulertu dezaket igual tonu infantil horretan entzunda mezuak garrantzia galtzen duela baina hala ere, ez dut estrategia ona bezala ikusten.
  6. Alderdi emozionala hausnarketarena baino gehiago erabiltzea: Publizitatean asko erabiltzen dela esango nuke. Jendearen emozioetara iristea bilatzen da hauen oroitzapenean gordetzeko. Gaur egun oso erabilia da marka baten irudi ona lantzeko "branded content" bezala ezagutzen dena. Adibidez Ruaviejak egindako kanpaina, iragarki bat baino luzeagoa den bideo bat izan zen eta alderdi emozionala pizten du "tenemos que vernos mas" hitzekin. Horrela markaren irudi polita geratzen zaigu buruan. Gainera kanpaina honek arrakasta handia izan duenez spota hedabideetatik kendu eta aurreztutako diruarekin ALSArekin hitzarmen bat egin zuten bus tiketak oparitzeko. 
  7. Publikoa ezjakintasunean eta kaskarkerian izan: Gizarteak ez badu zerbaiten inguruko kontzientzia osoa ezingo du horren aurka egin. Azalpenean azaltzen duen bezala, ez badu teknologia berrien erabilera ulertzen edo bere kontrolerako sistema ez badu ondo ulertzen ezingo du horren aurkako ezer prestatu.
  8. Publikoa kaskarkeriarekin konforma dadin konbentzitu: Gauzak ulertu gabe onartu eta gizarte arazoen inguruan asko ez jakitea normal bezala saltzen dute eta nahiz eta geroz eta jende gehiago honetaz konturatzen den a,urretik esan bezala, gizartea alferra denez eroso hartzen du ezjakintasunaren ideia hori.
  9. Norberaren erruduntasuna indartu: Norberaren sufrimendua bakoitzaren errua dela esaten da. Horrelako adibide irakurtzeak pena handia ematen du izan ere, azalpenean, egoera depresiboa ere sortzen dela aipatzen da. Gizartea egoera triste hauetara bultzatzen da gizartea zuzentzen duen "elite" bati jendeak errua ez botatzeko. Baina bestalde egoera horiek bereziak bezala aurkezten dira jendeari konplexua sortuz eta arazo handiago batean sartuz. Harreman publikoen eta horrelako estrategien irudi oso txarra erakusten dute horrelako azalpenek.
  10. Gizabanakoa ondo ezagutu, norberak bere burua ezagutzen duen baino hobeto:
    Lehen esan bezala, gizartea oso azkar mugitzen da eta aurrerapen handiak ematen dira denbora laburrean. Aurrerapen hauek gizartea ikertzeko bide errazagoak irekitzen ditu. Alde batetik ondo iruditzen zait gizartea ikertzea estrategia berriak sortzeko. Estrategia desberdinak, ez hain biolento edo etika gutxikoak. Baino bestalde beldurra ematen dute ikerketa horiek azken finean, arrazoi gabeko sarraskiak aurrera eramatera iritsi bagara, zer bide gehiago okurrituko zaie gizartea nahi duten bezala zuzentzeko eta manipulatzeko?

 

Gizartea esnatu behar da eta horrelako portaerak zigortu behar dira. Ez da gizartearen errua horrelako manipulazioan bizitzea, baino gu izan beharko gara honen aurka egin beharko dugunak. Ez dut harreman publikoen estrategien aurka egin nahi baino etika gehiagorekin jokatu daitekeela uste dut. Gehien bat gizarte horren osasuna gutxienez kontutan hartuz. Ez bakarrik interesatzen zaizkigunen pertsonena edo gure targetarena baizik eta kaltetuak izan daitezkeen guztiena ere. Zerrendan agertzen diren estrategietako asko sarritan erabiltzen direla normaltasunez aitortzea eta azaltzea pixka bat lotsagarria iruditzen zait eta nahiko gorputz txarrarekin utzi nau testuak egia esan.