HAMABI
LA CORTINA DE HUMO
- 1997 urtean estreinatua
- Zuzendaria: Barry Levinson
- Gidoilaria: Hilary Henkin eta David Mamet
- Larry Beinhart idazlearen American hero liburuan oinarrituta dago
AEBetako Hauteskundeak ospatzeko egun gutxi batzuk falta direla, AEBetako presidentearen sexu eskandalu bati buruzko albistea jakiten da. Albiste horrek jendearen harreta galtzeko, presidenteak Conrad Brean kontseilariari eskatzen dio laguntza. Berak gezurrezko gerra bat asmatzen du Hollywoodeko ekoizle baten laguntzarekin, Stanley Motss. Horrela , jendearen atentzioa sexu eskandaluaren albistetik desbideratzeaz gain, presidentea heroi bezala agertzen da gerraren "gatazka" kudeatzeko moduarengatik.
Filma honetan, askotan agertzen ez bada ere, protagonismo handia hartzen du presidenteak. Esan dezakegu berak komunikazioarekin lotura zuzena duela. Hala ere, ikertuko ditugun pertsonaiak kontseilaria eta ekoizlea izango dira gehien bat.
Conrad Brean (Robert De Niro) pertsonaiaren inguruan ez da asko hitz egiten filma osoan. Garrantzi handiagoa ematen zaio egiten den kanpainaren prozesuari eta gizartea manipulatzeko erabiltzen diren estrategiak oso argi uzten dira.
Blogaren hamargarren postean ikusi genituen estrategiak nabarmenak dira filma osoan zehar. Nabarmenena arazo bat sortu eta irtenbide bat ematearena izango litzateke. Filmean, Albaniaren aurkako gerra bat asmatzen dute eta horren inguruan irtenbidea erakusten da eta kudeaketa on bat erakusten dute gerra asmatutako zerbait izan den arren.
Hollywoodeko ekoizlearen laguntzarekin (Dustin Hoffman), Albaniaren aurkako gerraren irudiak sortzen dituzte agertoki batean. Neska bat kontratatzen dute bideorako eta hunkigarriagoa izan dadin katutxo bat jartzen diote besoetan.
Aurretik esan bezala, filma honetan, hedabidetan erabiltzen diren estrategia desberdinak ikusi daitezke eta aurreko postean ikusitako zerrenda buruan izanda bat baino gehiago identifikatzea erraza da.
1. Alde batetik, distrakzio teknika nabaria da. Kasu hontan, sexu eskandalu bat estaltzeko gerra oso bat asmatzera iritsi dira. Filma bat den arren, oso errealista izan daiteke eta pixka bat beldurgarria ere bada horrelako gauzak gerta daitezkeela gure gizartean.
2. Bigarren estrategia, arazoa sortu eta irtenbidea eskaintzearena ere azpimarragarria da filmean. Alde batetik gerraren inguruan irtenbide bat proposatzen dute eta beranduago atzean utzitako soldadu bat erreskatatzeko irtenbide bat ere eskaintzen dute nahiz eta bai gerra eta bai atzean geratutako soldadua gezurra diren.
3. Atzean utzitako soldadu horri buruz hitz egin dugunez, aipagarria ere bada alderdi emozionala erabiltzearen teknika. Filmean zehar, albistetan, gerra jada ez dagoela esaten dute gure protagonisten plana pikutara bidaliz. Baina aukera hori aprobetxatuz, soldadu bat galduta geratu dela esaten dute eta bere amarrentzat mezu bat bidaltzen duela erakusten dute protagonistek. Horrela publikoa arazoan murgiltzen dute eta soldadua etxera ekartzeko mugimenduak ere hasten dira.
Filmean zehar ikusi daiteke nola gizarteak geroz eta handiagoa egiten duen protagonistek asmatutako istorioa. Albistetan, jendeak soldaduaren alde egiten dituzten keinuak ikusten dira eta hauek, sortutako gezur hori sinesgarriagoa egiten dute.
Filmak ere erakusten du jendea nahiko konformista eta sineskorra garela. Izan ere, gezur osoa 10 segundoko bideo bakar baten inguruan hasten da.
Bechdel testa ez du pasatzen
Bechdel testak edozein errepresentaziorako estandar batzuk ezartzen ditu genero hutsunea saihesteko.
- Bi pertsonaia femenino edo gehiago agertzen dira filmean?
- Pertsonaia hauek bere artean hitz egiten al dute?
- Elkarrizketa hau beste hirugarren gizon baten ingurukoa da?
Filma honetan 2 pertsonaia femenino baino gehiago ateratzen diren arren, bat bakarrik hartu dezakegu garrantzitsu bezala protagonista bezala kontatu dezakegulako. Hala ere, filma guztia presidentearen hanka sartzearen inguruan doa, beraz edozein emakumek beste emakumeekin hitz egiten duenean beti gizon horren inguruan arituko dira. Hirugarren emakume bat aipatzen bada 2 emakumeen arteko elkarrizketan, betiere presidenteari kalte egingo dion ala ez izango da emakume horren inguruko gaia.