BOST
PLATANOMELON WEB ORRIA
Argi ikusi dugunez harreman publikoak gehienetan bigarren intentzio batekin lantzen dira. Adibidez, marka baten irudia ona landuz honen salmentak gora egitea bilatzen da.
Gaurko honetan duela gutxi aurkitutako web horri bati buruz hitz egin nahi . Alde batetik hemen landutako harreman publikoak ikertu eta adibide bezala ikusi dezakegulako baino bestalde web horri interesgarria iruditu zitzaidalako.
Lagunekin hitz egiten ikusi genuen gure artean, eskolan edo institutuetan ez digutela sexualitateari buruzko edo erotismoari buruzko ezer irakatsi. Edozein duda galdetzeko aukera eman diguten arren normala da 15 urteko ikasgela batean edozein galdera egitera ez ausartzea, horregatik web horri hau gomendatzea gustatuko litzaidake. Web honetan sexuaren inguruan izan dezakegun duda askoren inguruko informazioa aurki dezakegu.
Platanomelon jakitunen komunitate bezala aurkezten da eta beti ere edozein duda azaltzeko irekiak erakusten dira. Hortaz gain, platanomelon jostailu marka bat da. Beraz, bere orrialdean, informazio eta artikulu interesgarriak aurkitzen diren arren bere produktuen salmentara zuzendutako web-orri bat da.Web-orriaz gain, platanomelonek bere irudia bestelako sare sozialetara zabaldu zuen eta instagram, facebook eta twitter kontuak ireki zituzten gazte gehiagori iritsi ahal izateko.
Komunitate honek zabaldu nahi duen mezua jolastea ona dela da.Hala ere, jendearen ezjakintasuna, beldurra eta lotsa ulertzen dituzte. Horregatik, hauen sare sozialetarako irudi dibertigarri, sinple eta nahiko ironikoak dituzte.
Irudi minimalista eta dibertigarriak erakutsiz irudi adiskidetsu bat aurkezten dute eta horrelako jostailuen aurrean izan daitezkeen aurreiritziak pixka bat aldentzen dituzte argazki "infantilak" bezala ikusi daitezkeelako.
Hartzaile gazteak erakartzea lortu dute eta adibidez, instagramen ezagunak diren beste kontu batzuekin batera zozketak ere egiten dituzte bere produktuak ezagutzeko.
Oso gomendagarria den Youtube kontua ere irekita dute eta horren bitartez gertuagoko eta zuzenagoa dirudien harremana irekitzea lortu dute. Jendeak zuzenean komunitate horretako kide desberdinen aurpegia ikusiz eta ahotsa entzunez ere, komunitatearen irudi adiskidetsu hori ikusi dezakete.
Bueno, azken finean post hau web orri bat gomendatzeko besterik ez da izan baino hauen irudia nola landu duten ere erakutsi nahi nuen, kolore eta irudien bidez eta baita beste komunitate, sare sozial kontu edo bestelakoekin egindako elkarlanekin.Bestela ere, harreman publikoen inguruan gabiltzanez, honako post hau publicity bezala ikusi ahalko genuke inolako irabazirik gabeko lana delako eta gainera, espero dut orrialdearen irudi ona landu ahal izan dudala
• Youtube – https://www.youtube.com/platanomelon
• Instagram – http://instagram.com/platanomelon
• Facebook – http://facebook:com/platanomelon
• Twitter – http://twitter.com/platanomelon